2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
domingo, 31 de enero de 2016
Agate Deunerako bi kopla
Zorion
etxe hontako denoi agur egitera gatoz, _
aterik ate oitura zarra
aurten berritzeko asmoz. _ _ _
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz. _
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nai dugu gogoz. _ _ _
aterik ate oitura zarra
aurten berritzeko asmoz. _ _ _
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz. _
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nai dugu gogoz. _ _ _
Agate
Deuna bezpera dugu
Euskal Herriko eguna, _
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. _ _ _
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna. _
Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. _ _ _
Euskal Herriko eguna, _
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. _ _ _
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna. _
Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. _ _ _
Agate Deunaren babesean 2016
Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko
saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan
dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske
ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate
Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako
nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak
egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia
baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi
zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela.
Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da.
Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate
Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze
luzeak izaten ziren eta, beste toki batzuetan, egun horren goizaldean,
baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako
kandelak pizten ziren. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo
garbiketa lanik egin Lurra esnaraztea izan
daiteke, neguko solstizioaren ondoren, makilkada erritmikoen eta jai osoaren
jatorria,
La víspera de Santa es costumbre en Euskalherria que cuadrillas salgan por las calles de nuestros pureblos cantando
coplas acompañadas con el recio sonar de los makilas. Un golpeo rítmico y
penetrante que quiere despertar a la naturaleza del letargo del invierno. Rito
pagano que se entremezcla con el recuerdo de una tradición cristiana que nos
recuerda el martirio de una joven siciliana.
Según
la tradición, Santa Águeda, virgen y mártir, fue una joven siciliana de
singular belleza, hija de una familia distinguida, que vivió en el siglo III.
El senador Quintianus intentó poseerla pero ella lo rechazo. El Senador, en
venganza, ordenó que la torturaran y que le cortarán los pechos, arrojándola finalmente sobre carbones al rojo vivo en la ciudad de
Catania.
Según
cuentan, el volcán Etna hizo erupción un año después de la muerte de la Santa,
y los pobladores de Catania pidieron su intervención, logrando así detener la
lava a las puertas de la ciudad. Desde entonces, es patrona de esta ciudad y de
los alrededores del volcán, e invocada para prevenir los daños del fuego, los
rayos y los volcanes. También se recurre a ella con los males de los pechos,
partos difíciles y problemas con la lactancia.
En los valles del pirineo los
chicos bandeaban las campanas y saliendo por las calles, en cuestación,
gritaban: "Santa Águeda chula y mágueda (chula y magra)". Con este
grito imitaban el ritmo de campaneo-dice el autor. También en muchos pueblos de
la ribera se encendía una pequeña hoguera en el campanario y se bandeaban las
campanas para ahuyentar el pedrisco y las tormentas de verano.
Vispera de Santa Ageda en
la que en la mayoría de pueblos e Euskalherria se recuerda a Santa Agueda invocando su protección .
Zorion
etxe hontako denoi ¡
Etiquetas:
Agate Deunaren babesean 2016
martes, 26 de enero de 2016
Ekialtetik datorren durrunda
USKARAREN DURRUNDA 2016
Aspaldiko kondaira dioen bezala, maskor handi bat belarrian
jarrita, itsasoaren marmarra entzuten da. Ez da egia, inguruko soinuak dira
benetan entzuten direnak, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira.
Metaforarekin jarraituz, maskorrak ez dira inguruko soinuak
harrapatzen dituzten objetu bakarrak , hots, edozein edalontzi, pitxer edo
katiluk itsasoko soinuak sortu ditzakete.
Horren ondorioz erran dezakegu guztiok euskaraz hitz egiteko
gaitasuna dugula eta soinu bat edo
bestea ateratzea bakoitzaren eskuetan dagoela. Eta entzuten
den heinean, gero eta gehiago hitz
egingo da, soinuak biderkatuz.
Gutako bakoitzak bizi garen ekosistemaren zati bat gara,
eta, nahiz eta gutxi egin, denon artean
ingurugiroan durrunda handia sor dezakegu.
Guzti honengatik, aurten durrunda hori entzutea proposatzen
dugu, uskarari bultzada emanez.
USKARAREN DURRUNDA
Existe un mito popular que dice que si una persona coge una
caracola y se la acerca a la oreja, se puede escuchar el sonido del mar. Esto
no es cierto, lo que escuchamos realmente es el sonido del entorno, los sonidos
diarios que nos rodean.
Siguiendo con la metáfora, las caracolas no son los únicos
objetos que pueden capturar los sonidos
del entorno. Cualquier tipo de vaso, jarra, taza,...etc , puede producir
sonidos como el del mar. Así, tod@s podemos, tod@s tenemos la capidad de hablar
en euskera y a cada cuál le corresponde elegir el sonido a producir.
La caracola es como una caja, sería el efecto multiplicador
.
Cada un@ de nosotr@s somo parte del ecosistema que vivimos
y, aunque sea con pequeñas contribuciones, podemos generar una gran resonancia
en el ambiente.
Por todo ello este año proponemos que se escuche esa
resonancia, aportando cada un@ su granito al euskera.
Uskararen Durrunda!!!! La resonancia del euskera!!!
Ekialtetik
Uskararen Durrunda dator !!!
Etiquetas:
Ekialtetik datorren durrunda
lunes, 25 de enero de 2016
Iturengo eta Zubietako joaldunak
Joaldunekin Ihauteriak
Euskalherrira heldu dira
Urtarrilako azken astean Zubietako eta Iturengo joaldunak ihauterien hasiera iragarri egin dute, joaleen soinuekin bi herriak elkartuz. Errito zahar bati jarraipena
emanez, joaldunek joareen zaratarekin izpiritu txarrak uxatzea eta lurrean
dauden indarrak iratzartzea bilatzen dute. Lehen egunean, Zubietakoak Iturena
joaten dira, eta bigarrenean, berriz, alderantziz. Binakako iladan, une
ikusgarriak sortzen dituzte erdi bidean bi herrietako joaldunak elkartu eta
elkarrekin abiatzen direnean.
El Zanpantzar anuncia que es tiempo de carnaval
La última
semana de enero, ell carnaval rural en Navarra ha dado comienzo en Ituren y
Zubieta cuando los joaldunak, ataviados con sus pieles y sus altos sombreros
con cintas de colores, han recorrido el
tramo entre ambos pueblos agitando sus
cencerros y moviendo sus hisopos de crines de caballo, para simbolizar el despertar de la naturaleza y ahuyentar a los
malos espíritus
Etiquetas:
Iturengo eta Zubietako joaldunak
viernes, 22 de enero de 2016
Neguko jaiak 2016
Urte berriarekin batera Euskalherrian
zehar jaiak ugari dira. Urtarrilaren amaieran Hungariatik Kaldereroak datoz. Hauekin batera Iturengo eta Zubietako joaldunek
Ihauterietako etorrera iragartzen dute.
.
Otsailean, jai
ezagun bi ospatzen dira. Alde batetik, 3an San Blasak ospatzen
dituzte, eztarriko minak sendatzen dituen santuaren omenez. Tradizioaren
arabera, kordel fina eraman behar da lepoan bederatzi egunez, etorkizunean
eztarriko gaixotasunik ez edukitzeko.
Bestalde, handik egun batera, otsailaren 4an, Santa
Ageda bezperan,
koru ugari Euskal Herriko herrietan eta hirietan zehar ibiltzen dira, koplak kantatzen. Musikaren erritmoa
markatzeko, makila luzeekin lurra kolpatzen dute.
Baina
deigarrienak eta koloretsuenak Inauteriak dira.
Hiriko Inauteri modernoak daude, Tolosakoak esaterako,
eta, bestalde, landa-eremukoak eta tradizionalagoak daude, Zuberoako maskaradak
eta Lantzeko Ihauteriak.
Enero y Febrero se
visten de fiesta en Euskalherria.
Mientras que en las ciudades los caldereros anuncian la llegada del carnaval,
en las zonas rurales el ronco sonido de los zenzerros de Ituren y Zubieta
despierta a la naturaleza adormecida por el frío del invierno. Magia, religión y mito se entremezclan con los disfraces, kalejira ,ritos y coplas que año tras año se repiten en
nuestros pueblos. Las bendiciones de San
Blas (3 de Febrero) y las coplas en honor de Santa Agueda (4 de Febrero) son la
antesala del carnaval rural. Un carnaval rural que quema en las hogueras a los
personajes que representan lo negativo para que renazcan con la primavera la fuerza de la vida
jueves, 21 de enero de 2016
Aezkera berreskuratzeko ikastaroa
Epa aixkide! Zerika zoude?
Gen gira berris gogo ta indar berrituik. Ez gira zerotik hasiko, anitz ikasi dugu urte gebetan, zapartaka aixkide ein, gaure xarrekin elekatu ta istorio montio bat ezoutu dugu. Baia ez goude asetuik, gehio ikasi ta jende gehioikin konpartitu nehi dugu gaure esperientzia. Gorrengatik izotzilain (urtarrilaren) 16an klase gisako saioekin hasiko gira. Gengo euskarain berexitasunak ikasiko tugu klase entretenitu ta praktikoetan. Larunbatetan izein dira, 4eteik 6:30ak artio Garraldako Etxabarrengoa Elkartean. Anitz aixkide apuntatu dira Aezkoa ta Erroibarretik, bertze lekueteik baitare, baia gehio dira interesa duzienak. Apunta zite, debalde beita.
Zato ta euskaras gozatu!!
Etiquetas:
Aezkera bereskuratzeko ikastaroa
lunes, 11 de enero de 2016
Gartxot Eguna 2016
2016ko Gartxot Eguna badator
urtarrilak 16 larunbata
Larunbatean, goizeko 10etan kobara
irtenaldia eginen dugu, urtero bezala, euria, elurra, hodeiak edo eguzia
lagunduta. Goizeko 11etan, Itzaltzun bertan jarriko dugun
karpan haurrentzako dantza eta joku tailerrak egonen dira. Eguerdian,
15etan, bazkari autogestionatua egonen da karpan. Arratsaldean,
18etan, Ezkarotzen,
Amama filmaren emanaldia izanen dugu Ibar Etxean. 20etan
Itzaltzun (karpan),
Amaren Alabak taldearen kantaldiak afarirako giroa berotuko du. 21etan hasiko gara afaltzen eta ondoren,
Gathübi eta Xutik taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera izanen
dugu….goizalderarte noski!
urtarrilak 17 igandea
Igandean, batzuk bestondoarekin egon arren,
jaiak jarraituko du. 11etan Otxandategiko
joaldun eta txistuen kalejira izanen dugu Itzaltzun barna eta 11,30etan haurren emanaldia, larunbatean
ikasitakoa erakutsiko digute. 12etan
hamaiketako-bazkaria,14etan Xendarinen Ahizpen kantaldia eta 15,30etan Gartxot Ekimenaren ibilbideren bideo
txikitxo bat ikusteko aukera izanen dugu. Ondoren, agurrak.
viernes, 8 de enero de 2016
Urte berria HIZKUNTZA BERRIA
Urte berria, asmo berriak Año nuevo, nuevos propósitos
Abierto el plazo de matriculación en los
cursos de euskera de AEK Erronkari.
Anima zaitez eta izena eman. Urtarrilaren
15era arte
Anímate y apúntate. Hasta el 15 de enero
650116389
|
Etiquetas:
urte berria HIZKUNTZA BERRIA
lunes, 4 de enero de 2016
2016ko MASKARADAK
Zuberoako maskaradak 2016 Sohüta-Hokiko gazteek eginen dute
Urtarrilaren 10ean
egingo dute 2016ko maskaraden lehen agerraldia Sohüta-Hokiko gazteek. Lau
hilabetean Zuberoako 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Battita
Berrogain ari da errejenta lanetan maskaraden prestaketak gidatzen.
Aitzindarien dantza irakaslea berriz Julie Ahaspe izaten ari da. 2003an eskaini
dituzte azken aldiz maskaradak Sohütarrek, beraz, 13 urte ondoren belaunaldi
berria gogotsu izango da beren inauteriarekin Zuberoa korritzeko.
Zuberoako maskaradak
2016
·
Urtarrilak 10, igandea: Sohüta
·
Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize
·
Urtarrilak 24, igandea:
Muskildi
·
Urtarrilak 31, igandea:
Iruri
·
Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre
·
Otsailak 14, igandea:
Urdiñarbe
·
Otsailak 28, igandea:
Arrokiaga
·
Martxoak 06, igandea: Mitikile
·
Martxoak 13, igandea: Idauze
·
Martxoak 20, igandea:
Santa Grazi
·
Martxoak 27, igandea:
Barkoxe
·
Apirilak 03, igandea: Aloze
·
Apirilak 10, igandea:
Hoki
Xiberuako maskaradak
Urtero herriko biztanleek errepertorio guztia
prestatu eta lantzen dute lau hilabetez bailarako herri desberdinetan igandero
emanaldi bat eskaini ahal izateko.
Segizioan bi talde daude: Gorriak, dotore jantziak
eta ordenan, eta Beltzak, ordenarik gabe, zikinak eta gaiztoak. Goizean herrian
barrena ibiltzen dira eta Barrikadak jartzen dituzte; dantza egin eta gero
jendeak jakiak, freskagarriak eta likoreak ematen dizkiete.
Pertsonai garrantzitsuenek, hau da, Txerrero,
Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa eta Banderari, dantza egiten dute txandaka
Jauna eta Anderearen aurrean. Bitartean, beltzak, Kaldereroak eta Ijitoak,
saltoka eta txantxetan ibiltzen dira segizioko eta herriko beste lagunak
zirikatu nahian.
Cada año los vecinos de un pueblo, preparan y ensayan
el repertorio completo para ofrecerlo cada domingo durante casi cuatro meses en
una localidad diferente de Zuberoa.
El cortejo se divide en dos bandos: los rojos,
Gorriak, elegantes y ordenados y los negros, Beltzak, desordenados, andrajosos
y pendencieros. Por la mañana recorren el centro del pueblo y se suceden las
Barrikadak, en la que son obsequiados, después de ejecutar la danza, con
aperitivos, refrescos y licores.
Las danzas de los personajes centrales, Txerrero,
Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa y Banderari se suceden intermitentemente,
ante Jauna y Anderea (señor y señora). Mientras, los negros, se agitan, bromean
y hostigan al resto del cortejo y público.
domingo, 3 de enero de 2016
2016 Uztarrozeko Truku-jotzea
Biba hiru errege magoak. Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Meltxor gurdizaina, Gaspar zorroztailea eta Baltasar gizonik zakarrena. Mutikoen garraxiak ziren lehen, neska-mutikoenak orain. Airea ebakitzen du erregei zuzendutako deiak, Irigoineko larrainetan, Iribarneko Bortiri-aldean. Goitik behera zabaldu da mezua. Artaldea zuzentzen duen akerraren seinale, trukua da doinuetan jaun eta jabe. Arrapaladan, errenkadan karriketan goiti ta
behiti Truku, truka, ezkilak. Zinbaleak berriz bular-bizkarrean, ongi loturik txilinak. Han geratu ziren ahantzirik Izabarekiko mugako liskarrak. Mintxaten, patata errearen usaina lainoarekin nahastu da ilunabarrean.Trukuak jotzeko garaia da Uztarrozen.
Vivan los Tres Reyes Magos. Meltxor, Gaspar y Baltasar. Melchor el carretero, Gaspar el afilador y Baltasar, el hombre mas feo. Ya se escucha el mensaje en las eras de Irigoine y en Bortiri de Iribarne. Cuesta arriba, calle abajo trucos, trucas y esquilas, cimbales que protegen las ligeras campanillas se han adueñado de enero. El joven año les ha recomendado que repitan el ritual. No vaya a ser que el invierno se olvide de que su tiempo es limitado. Las mugas con Isaba ya no conocen trifulcas. Mintxate ha de acoger en cambio el olor de patata asada cuando llegue la anochecida. En Uztarroz es tiempo de tocar los trucos.
Etiquetas:
2016ko Uztarrotzeko Truko-jotzea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)