2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

domingo, 14 de febrero de 2016

II.MIKROIPUIN LEHIAKETA 2016



II. MIKROIPUIN LEHIAKETA
OINARRIAK

16 urtetik gorako pertsonek parte har dezakete.

Gaia askea da, baina mikroipuina balekoa izateko ondokoa jaso behar du bere baitan:USKARAREN DURRUNDA.

Lanek ezin dituzte 100 hitzak gainditu: proposatutako esaldia barne, eta izenburua, egonen balitz. Muga hau gainditzen dutenak kanporatuak izanen dira.

Mikroipuin Lehiaketan parte hartzeko epea 2016ko apirilaren 24an bukatuko da.

Mikroipuinak DIN-A4 formatoan aurkeztuko dira, izenik gabe, sinadurarik gabe, ezta inolako bereizgarririk gabe, plika sistema erabiliko baita.

Mikroipuinarekin batera eta gutun-azal txiki baten barruan datu hauek emanen dira: egilearen izen-abizenak, jaiotze data, herria eta telefono zenbakia.

Aurkeztutako mikroipuinek honako sari hauek lortzeko aukera izanen dute:
§         LEHENENGO SARIA 150 €
§         BIGARREN SARIA 75 €

Epaiaren emaitza URZAINKIN ospatuko den Uskara Egunean jakitera emanen da maiatzaren 28an.

Lanak helbide honetara bidali behar dira:

Erronkariko Euskara Zerbitzua
kamineroen etxeak z/g
31415 Erronkari

ANTOLATZAILEA
KEBENKO ELKARTEA


martes, 9 de febrero de 2016

2016rako bi ekimen




Kaixo, lagun euskaldun hori:

Honen bidez, Euskara Zerbitzuak, Kebenkok, Ergak eta AEK-k, gure ibarrean euskara sustatzeko helburuz, aurten aurrera eraman asmo dugun bi ekimenen berri eman nahi dizuegu.
Biak proposamen berritzaileak eta parte-hartzaileak dira, norbanakoen eta taldeen inplikazioa eta ekarpena eskatzen dutenak. Horregatik, denon artean egin nahi ditugulako eta oraindik ere asko landu behar direlako, zuekin partekatzea pentsatu dugu. 

Hona, gure ekimenen azalpena laburra:

·        Euskararen hamabostaldia: Udaberrian, apiril aldean edo, elkarlanean euskararen hamabostaldia antolatzeko asmoa dugu, adin guztiei egokitutako euskarazko kultur eta aisialdiko eskaintza bat,  ibarreko kultur eta kirol elkarte eta eragileek antolatu jarduera guztiekin osatu nahi genukeena. Gure ustez, denon ardura izan beharko luke ibarreko euskaldunei gure hizkuntzan aritzeko aukera gehiago eskaintzea eta horrek guztion jardunean bere tokia izatea. Euskara normalizatze aldera, guztiok badugu zer esan eta zer egin.

·        Euskaraz bizi eguna, garai berean burutu litekeena. Erronkariar askok euskaldun izateko eta euskaraz bizitzeko dugun nahia azalarazteko egun gisa irudikatzen dugu. Egun beteko jarduera programa izanen litzateke, etenik gabekoa. Eta hau modu parte-hartzailean eta autogestionatuan egin nahi genuke, hau da, ibarreko euskaldunok gidatutako jarduerekin. Gure helburua da euskaldunok biltzea euskaraz aritzeko, ikusgarri egiteko eta guk geuk prestatu eta eskainitako jarduerez gozatzeko.

Laster, horietaz aritzeko bilera irekia eginen dugu, baina bien bitartean horiei buruzko zuen iritzia, ideiak eta proposamenak jaso nahi genituzke.

Bestalde, elkarteren batek parte hartzeko konpromisoa hartu nahi badu edo norbaitek bere burua zerbait egiteko eskaini nahi badu, hala adierazi ahal digu.

Horretarako, idatzi edo deitu Euskara Zerbitzura.
Dabid Lalana Salbotx
Erronkari eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzua
Arrotxapea, z/g
31690 Ezkaroze (Nafarroa)
Tel: 948 89 05 80 - 948 47 51 50
e-mail: euskera@vallederoncal.es

lunes, 8 de febrero de 2016

2016 izaban Amanditxarkoren erreketa




Udal plazan mozorro guziak bildu ziren eta otapurrak dastatuz gorputzak girotu ziren. Amanditxarkorekin eta bildutako zaratrakoekin Izabako karriketatik  kalejira koloretsua antolatu zen

Tras degustar unas sabrosas migas en la plaza del ayuntamiento, una vistosa kalejira recorrió las calles de Izaba acompañando a Amanditxarko y a los zarratrakos .




Arratsaldean umeentzako prestatutako txokolatadak  Ihauteriari jarraipena eman zion. Ilunabarrean txistularien soinuek  Herensugeari eta Hartzar harrera eman zieten.              Gaua heltzerakoan Amanditxarko erre zuten.
Neguko tristura uxatuz, udaberriaren alaitasuna berpiztu zen.

Con una chocolatada se reanudó la fiesta del carnaval. Los sones de los txistus dieron la bienvenida a Erensuge y al Hartza. Al anochecer, cumpliendo el ritual del carnaval, Amanditxarko fue quemada en la hoguera. Renacía el vigor de la primavera.






2016 Zarratrakoren Epaiketa Erronkarin



Erronkariko karriketatik jende ugari  dabil Zarratrako lapurra harrapatu nahirik, etxe batzutan lapurketak egin dituelako.

La gente del pueblo persigue por las calles al Zarratrako ladrón que este sábado de carnavales ha bajado al pueblo a cometer fechorías y hurtos.



Azkenean preso hartu dute eta herriko plazara eraman dute alkateak epai dezan.

Han logrado atraparlo y lo llevan a la plaza del pueblo para que lo juzgue el alcalde


Galdeketa bat egin ondoren, alkateak zigortu du. Zarratrako erretzen den bitartean suaren inguruan herriko jendea dantzan dabil. Denpora zaharrak joan dira eta berriak heldu.
Gora Ihauteriak !!!

Tras valorar las acusaciones del vecindario, el alcalde condena al mentiroso ladrón  a la hoguera. Mientras entre las  llamas arde el Zarratrako,
  la gente del pueblo escucha los versos de la condena. Gracias al fuego purificador todo lo negativo se consume en la hoguera  y vuelve a renacer la fuerza de la primavera

2016 Agate Deunaren Koplak Izaban


Zorionak Erronkariar denoi
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz



El ronco sonar de los makillas llenó las karrikas de Izaba ahuyentando los malos augurios y saludando a todos los roncaleses y roncalesas.
La naturaleza  sumida en el letargo del invierno comienza a despertar.
Erronkarik bizi nahi du !!!!

2016 Burgiiko Ihauterien Kronika



Hamarretakoa egin ta gero, kalejira zaratatsu eta alaia herriko plazan hasi zen.  Karriketan barna mozorroen zurrunbiloa zabaltzen joan zen. Eguerdian basurde kalderete gozoa tabernan dastatu genuen eta Fideleren musikarekin izugarri alaitu ginen. Gauez parranda eguna argitu arte luzatu zen.
Bizi izan genuen eguna benetan ederra izan zen.

La kalejira de los mozorros se concentró en la plaza  para recorrer animosa las karrikas .Al mediodía en la taberna, calderete de jabalí remojado con buenos tragos. Música y dantza con Fidel y como no chocolatada para los pekes. El amanecer cerró la parranda de una noche de disfraces

viernes, 5 de febrero de 2016

Erronkariko Inauteriak 2016

Erronkari
ZARRATRAKOen KALEJIRA




12:00  ZARRATRAKOaren bilaketa 
13:00  ZARRATRAKOaren epaiketa eta erretzea frontoian
14:00  Herri-poteoa
15:00 Bazkari herrikoiak
                  


12:00    Kalejira de los Mozorros y ZARRATAKOS
13:00   Juicio y quema del ZARRATRAKO.
14:00    Poteo popular.
15:00    Comidas populares






miércoles, 3 de febrero de 2016

IZABAko Inauteriak 2016



Burgiko Inauteriak 2016


Inauterietako jarduerak 2016

Kaixo, familiak:
Honekin batera, inauterietan Euskara Zerbitzuak antolatuko dituen tailerrei buruzko informazioa bidali dizuet.
Izena emateko azken eguna otsailaren 4a, osteguna, izanen da.
Zuen gustukoa izatea espero dut.
Agur t´erdi

Kaixo familias:
Adjunto, envío información de los talleres infantiles que organizará el Servicio de Euskera la semana de carnaval.
Último día de inscripción el jueves 4 de febrero.
Espero que os gusten.
Un saludo.



Dabid Lalana Salbotx
Erronkari eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzua
Kamineroetxeak, z/g
Erronkari
948 475150
euskera@vallederoncal.es


Uztarrotzeko Inauteriak 2016

13:00etan Uztarrozeko karrikak musikaz eta mozorroz bete ziren. Kalejira alaia egin genuen eta ohiko bermuta hartu ondoren bazkaltzera joan ginen

Al mediodía nuestras karrikak se llenaron de musica y de mozorros.


Latsaren aurrean familiako argazkia egin genuen.

Al mediodía hicimos la foto de familia.



Bazkalondoan giro ezin hobea sortu zen. Kantak, txirigotak, txisteak eta koplak. Umorea eta alaitasuna ez zen falta´

Cantos, txirigotas, bromas y buen humor alegraron  la sobremesa.


20:00etan Inauteriaren erritoa bete genuen eta Aitanditxarko erre genuen gure bitzaren aldarte txarrak uxatu nahirik. Suak lagunduta amets berriei atea zabaldu genien, Uztarrotzeko jendeak urte zoriontsua izan dezan.

Al anochecer.cumpliendo con el rito del carnaval, quemamos Aitanitxarko ahuyentado todos los maleficios que puedan caer sobre nuestro pueblo.


Latxaren tabernan parrandak jarraizu zuen eta gautxoriek gauaren xarma sentitu genuen.

Los gautxoris pudimos disfrutar del encanto de la noche

ONGI ETORRIAK INAUTERIAK !!!