domingo, 14 de febrero de 2016

II.MIKROIPUIN LEHIAKETA 2016



II. MIKROIPUIN LEHIAKETA
OINARRIAK

16 urtetik gorako pertsonek parte har dezakete.

Gaia askea da, baina mikroipuina balekoa izateko ondokoa jaso behar du bere baitan:USKARAREN DURRUNDA.

Lanek ezin dituzte 100 hitzak gainditu: proposatutako esaldia barne, eta izenburua, egonen balitz. Muga hau gainditzen dutenak kanporatuak izanen dira.

Mikroipuin Lehiaketan parte hartzeko epea 2016ko apirilaren 24an bukatuko da.

Mikroipuinak DIN-A4 formatoan aurkeztuko dira, izenik gabe, sinadurarik gabe, ezta inolako bereizgarririk gabe, plika sistema erabiliko baita.

Mikroipuinarekin batera eta gutun-azal txiki baten barruan datu hauek emanen dira: egilearen izen-abizenak, jaiotze data, herria eta telefono zenbakia.

Aurkeztutako mikroipuinek honako sari hauek lortzeko aukera izanen dute:
§         LEHENENGO SARIA 150 €
§         BIGARREN SARIA 75 €

Epaiaren emaitza URZAINKIN ospatuko den Uskara Egunean jakitera emanen da maiatzaren 28an.

Lanak helbide honetara bidali behar dira:

Erronkariko Euskara Zerbitzua
kamineroen etxeak z/g
31415 Erronkari

ANTOLATZAILEA
KEBENKO ELKARTEA


No hay comentarios:

Publicar un comentario