2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
miércoles, 17 de mayo de 2023
martes, 16 de mayo de 2023
2023 Ekialteko ibarretako KANTUZ
lunes, 8 de mayo de 2023
2023 Erronkaribarra uskararen bidea egiten
Erronkari, uskararen ebiltari
Iritsi da Erronkarira, beste behin ere, Uskararen Eguna
antolatzeko lekukoa. Laugarren aldia dugu jada, eta aurtengo ediziora aurpegi
berriak batu zaizkigu: gazteak eta ez hain gazteak, euskara aspalditik
zekitenak eta euskaradun bihurtu berri direnak, euskara betidanik maite izan
dutenak eta berriki hasi direnak euskara maitatzen, miatzen, mingainarekin
dastatzen.
Sorioneku urtea dugu aurtengoa, beraz. Eskuak berebiziko
garrantzia hartu du aurten gurean, iraganarekin lotu baikaitu Irulegikoak. Eta
horrek erakusten digu euskara mingainarekin ez ezik, gorputz osoarekin egiten
dela: burua, bihotza eta eskua behar dira hizkuntza batek biziraun dezan, eta
nola ez, oinak ere beharrezkoak dira. Izan ere, Erronkaribarra, ezer baino
lehen, ibiltarien herria izan da: iparraldera mugitu izan gara, hegoaldera,
jakinminagatik mugitu gara, baina baita beharragatik ere. Xin-xoanean bizi den
herria gara, eta modu batean, euskara ere horrela ibili da gurean eta gurekin,
aurrera eta atzera.
Pausoz pauso aldendu zen garai batean, eta orain, pausoz pauso
bueltatu da, egindako bide beretik. Horregatik, aurten ibiltariak izan ditugu
gogoan: urratsez urrats etorkizuna marrazten joan direnak, eta nola ez, euskara
zabaltzen joan direnak. Batzuetan motelago, besteetan ziurrago, baina beti
aurrera egin dutelako erronkariarrek eta gure hizkuntzak, uskarak. Ez dezala
ibilaldi honek etenik izan.
Tras 8 años vuelve a Roncal el testigo para organizar el Uskararen
Eguna. A la edición de este año se han
sumado nuevas caras: jóvenes y no tan jóvenes, quienes sabían euskera desde
hace tiempo o bien son euskaldunberris, quienes siempre han amado el euskera o
recientemente se acercan a él.
Es por tanto una edición y un año de felicidad, de sorioneku. La mano de Irulegi nos ha unido a un pasado que desconocíamos, y eso nos enseña que no solo se hace euskera con la lengua; hace falta todo un cuerpo: el corazón, los brazos, la mano, y cómo no, el pie. Y si de algo sabe el Valle de Roncal, es de caminar, ya que el nuestro es un valle de andariegos y andariegas: hacia el norte, hacia el sur, por placer, por curiosidad o por necesidad, las y los roncaleses han utilizado el pie para avanzar, para conocer nuevos horizontes, en fin, para vivir.
Por eso, este año queremos poner en relieve la importancia del
caminar no solo como roncalesas/es, sino el caminar del euskera por nuestros
pueblos, senderos y ríos: a veces zirriplo-zarraplo, otras veces con decisión,
otras muchas pasito a pasito, pero siempre hacia delante, aurrera.
2023 Pirinioetan Kantuz
Aezkoa,
Zaraitzu eta Erronkari ibarretako kantuzaleok
karriketan
kanta kantatari
Los
valles del Pirineo impulsando el USKARA