2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 27 de abril de 2011

Almadieroen bizitza






















Almadieroen bizitza


Neguak gogorrak izaten ziren gure ibarretan, elurte ugari eta iraunkorrekin. Neguko egun hauek ziren atseden eta pausatsuenak, nahiz eta eginbeharrak inoiz ez falta: egurra zatitu, aizkora eta aitzurrei girtena (eskutokia) jarri…Errekak ur-etorri aproposa zuenean almadiatzeko une egokia zen, abiatzeko mementua. Errekan behera almadia bogan zegoen dagoeneko, beste bidai askotan modura, baina hala ere, berria eta desberdina. Denak adi, bihurgune batzen atzean arriskua ager baitzitekeen. Almadiatzerakoan ez bustitzea ezinezkoa zen; ura belaun edo ipurdiraino iristea ohizkoa baitzen bidaia baketsu eta lasaitsuenetan. Bere zailtasunagatik lehen mailakoa zen puntu bat Burgiko uharka zen, baina ez zen bakarra, Erronkari; Sigues; Usun, Ilunberri eta Arbayuneko haitzebakiak eta bidean topa zitezkeen uharka ugariak ere aipatzekoak badira.Gauzak ez ziren beti nahi bezala suertatzen eta askotan istripuak izaten ziren, arinak batzuk, larriak beste asko, non bizitza utzi zuten almadiazain ugarik.Ohorezko aipamena merezi dute etxeko nahiz nekazal lanen buru gelditzen ziren emakumeek, beti lanean jarduten baitzuten.

Cuando el río presentaba el caudal adecuado era momento de almadiar, emprender la marcha. La almadía bogaba ya río abajo. Había comenzado un viaje como tantos y, a la vez, nuevo y distinto. ¡Todo el mundo ojo avizor, porque tras cualquier recodo podían acechar el riesgo y el peligro!Al almadiar era imposible evitar mojarse, agua a la rodilla o "al culo" era lo normal en los viajes más tranquilos y apacibles. Uno de los puntos considerado como de primera categoría por su dificultad y riesgo era la presa de Burgui, pero no era el único, cabe destacar la dificultad al atravesar Roncal, Sigües, las foces de Usún, Lumbier y Arbayún, y numerosas presas que atravesaban en su recorrido.

sábado, 16 de abril de 2011

Erronkaribarra euskaldundu arte
















Pausoz pauso, gelditu barik Pausoz pauso, maitatu, ari ... Pausoz pauso, ESKALAKARI ! Pausoz pauso ERRONKARI !
Euskaldunak garela adieraziz Korrikaren mezuak ekialdeko herriak zeharkatu zituen. Uskara gurea dela ozenki aldarrikatu genuen. Baina gure korrika ez da amaitu. Kemen gaude uskararen alde Erronkaribarra uskaldundu arte.

Con el paso de la korrika expresamos nuestra apuesta decidida por vivir en euskara en nuestros valles. Una korrika que no teminará hasta que el uskara sea una lengua viva en nuestros pueblos.

viernes, 8 de abril de 2011

Ekialde, Korrika

Apirilaren 10an Euskalakari bihurtu ginen
Iluntzean Erronkaribarko euskalakariok Euskararen Korrikan parte hartu genuen. Ilusioz gainezka uskarari bai esan genion. 16 kilometrotan Korrikaren lekukoa gure eskuetan altxatu genuen. Uskarari bizitza eman genion Zaraitzuibarra zeharkatzen duen bidean.


Los euskalzales de nuestro valle, durante 16 kilometros dijimos sí al uskara. Fue una tarde cargada de emoción en la que dimos vida al uskara. Biba zuek, euskalakari !

miércoles, 6 de abril de 2011

Kebenko, euskalakari














XX mende hasieran “Nere aberria, nere hizkuntza” lemapean, Euskalherria osoan euskara bereskuratzeko kompremezua sortu zen. Ordutik hona, pausoz pauso eta gelditu barik milaka korrikalari ibili dira euskararen etorkizuna bermatzen Korrikak 17.ak muga guztien gainetik Euskalherria osoa zeharkatuko du, Euskararen herria bizirik dagoela lau haizetara zabalduz. Apirilaren 7tik 17ra euskalakari guztiok bat egingo dugu euskara gure hizkuntza dela aldarrikatuz. Erronkaribarrren ere euskararen ofizialtasuna lortu nahi dugunez, euskarari bai esan nahi diogu. Eta bide batez AEK erakundeari gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu, beraien lanari esker euskarak bizirik irauten baitu. Nahiz eta korrika honen azken helmuga urruti egon, euskara gure artean bizirik dagoela adierazteko gaur beste pauso berri bat eman dugu Gure ibarra euskaldundu nahi dugu, karriketan eta toki guztietan arbasoen hizkuntza berriro entzun dadila. Euskara, gure hizkuntza delako eta Euskaraz bizi nahi dugulako, EUSKARAREN OFIZIALTASUNA ALDARRIKATU NAHI DUGU.


Gazteok uskaraz bizi nahi dugu







Arratsaldeon erronkariar,


Arratsaldeon agure, heldu zein gazte,


Arratsaldeon euskalakari.


Bertze behin ere hemen bildu gara gure euskarak merezi duen festa ospatzeko asmoz. Bertze behin ere zazpi herrietako bizilagunek bat egin dugu euskararen bidean. Korrika 17 aurten ez da gure ibaxatik igaroko. Hala ere, ohi dugun moduan, guk geure karrika-korrika ospatuko dugu, Hemen ere euskara maitatu, ikasi eta ari delako, geroz eta ozenago gainera. Eskutitz honen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu traba guzien gainetik uskara irakasten duenari, ikasten duenari, uskaraz lan egiten duenari, euskaraz bizi denari. Hau ez da jai honetara aburtzen den hitzaldia. aitzik, egunero ekin behar diogu gure arbasoen hizkuntza berriz ere geure artean egon dadin, abestiak zioen moduan:


erkin erkin hadi, uskara moitea, zokotik hiriko plazara


Maitatu, ikasi, ari, euskalakari.



ERRONKARI IBAXA, 2011ko APRILAren 2an.