2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

sábado, 12 de febrero de 2011

Donostian, Euskaraz Bizi.


Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak gaur Donostian "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean manifestazioa egin du.
Euskal Herrian Euskaraz ha recorrido las calles de Donostia exigiendo una vez más el derecho de vivir en euskara.
"Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!"

jueves, 10 de febrero de 2011

2011ko maskaradak Santa-Grazin
















2011ko maskaradan Santa-Graztarrak ikusiko dira Xiberoko herriz herri kurritzen. Lehen maskarada barantailaren 6an hasiko da Santa-Grazin, maiatzaren 15ean ürrentzeko herrian. Herriko 30 bat neskatil eta pottiko ariko dira joküan iragan ürrietaz geroz trebatzen hasirik. Kargü nausietan neskatilak izanen dira gehiengoa handian beitira. Orotara, 15 aldiz emanen dütüe maskaradak. Barantailan Santa Grazin, Altzain eta Arrokiagan, martxoan Atarratzen, Idauzen, Ligin, Irurin eta Urdiñarben, apirilan, Alozen, Hokin, Altzürükün, Barkoxen eta Maiatzan Larrainen, Gameren eta berriz Santa Grazin ibiliko dira. Ondotik, orano finkatürik ez den egün batetan Gipuzkoan emanen düe azken aldikoz.


El 6 de Febrero comenzaron las mascaradas. Los jóvenes de Santa Grazi recorreran Zuberoa con sus danzas y chirigotas. El 15 de Mayo, Santa Grazi vivirá la última representacion de las mascaradas 2011

Xiberoko Botza

martes, 1 de febrero de 2011

Izabako Agate Deuna

Izabako karriketan
Agate Deunaren koplak.



Onki xin a la fiesta de Santa Agueda .

Agate Deunaren Bezperan



Makilen hotsek Euskal Herria osoan
gure ohitura zaharra
gogoratuko dute



Zorionak erronkariar guztiei!!!!!!!!!!!!!!!!




Zorion etxe hontako denoi
agur egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berrizko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarrriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz.

iup !

jueves, 27 de enero de 2011

Gartxot Itzaltzun


















Asixko Urmenetak eginiko “Gartxot” izeneko komiki batean Gartxot pertsonaia ezagutzeko aukera polita da. Itzaltzun “Gartxot Ekimena” sortu da eta Gartxoten inguruan hainbat jarduera prestatzen ari dira : laburmetraiaren aurkezpena, Benito Lertxundirekin afaria, Elkorretako kobazulorako bidea prestatzea, bertso trama,… eta beste hainbat egiteke daudenak.
Leyendo el comic de Asixko Urmeneta “Gartxot” podrás conocer a Gartxot, personaje euskaldun de Izalzu. . “Gartxot Ekimena” es un grupo de personas que están trabajando en este tema y para ello están realizando una serie de actividades, todas ellas muy interesantes: presentación de un corto de Gartxot, cena en Izalzu con Benito Lertxundi, limpieza y diseño de un camino que lleva hasta la cueva de Elkorreta, bertso-trama,... y muchas mas que aún quedan por hacer.
Ana Sagardoi

lunes, 17 de enero de 2011

domingo, 2 de enero de 2011

Urte berri on


Euskaldunok urte berriari
ongi etorria gailurretan
ematen diogu.
Mendi tontorretan
muga guztien gainetik
herri bat garela
adierazi nahi dugu.
URTE BERRI ON, EUSKAL HERRIA