2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

jueves, 12 de noviembre de 2015

Uskara Kalera

Izanegudiar*

*Aurreko mendeetan, negu garaian eta iluntzean, Erronkaribarko herri guztietan emakumeak etxe bateko sukaldean biltzen ziren haien arteam solas egiteko.
Solasaldi horietan parte hartzen zutenei egudiar deitzen zitzaien.


Euskara Zerbitzuak eta AEK-k 2015-2016 ikasturtean martxan jarri nahi dugun Egudiar egitasmoaren berri eman nahi dizuegu. Gure helburua da, euskararen erabilera sustaturik, harreman sare euskaldun bat ehuntzea eta euskararen normalizazioan eragitea.

Egudiar gure ibarrerako eratu nahi dugun mintzapraktika programa da, beste eskualde batzuetan garatzen diren proiektuen helburu eta ezaugarri bertsuak dauzkana; eta bere bitartez, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta  ohitura sustatu nahi ditugu euskaraz aritu eta bizi ahal izateko aukera berriak eta giro egokia eskainiz.



Berbalagun, mintzakide, solaslagun.. Euskal Herri osoko mintzapraktika programetan 6.000 lagun inguruk parte hartzen du: euskaldun zaharrak, euskara ikasleak, euskaraz norekin hitz egin ez dutenak, hizkuntza erdi ahaztua dutenak, harremanak euskalduntzeko gogoa dutenak…

Orain gurera ekartzeko garaia da. Egudiar egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartu nahi ditu. Euskaraz mintzatu ikasleek euskara praktikatzeko eta hobetzeko, dakigun euskara lotsagatik praktikatu gabe ez uzteko, euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta jariotasuna lortu edo herdoildutako euskarari dirdira ateratzeko, lagunarteko joera hausteko eta harremanak euskalduntzeko, euskarari ekarpena egiteko eta beharra dutenei laguntzeko…

Aurreko motibazio horietako edozein duen orok parte hartu ahal du. Egudiar denak hartuko ditu bere baitan eta harremanetan jarriko ditu. Bi baldintza baino ez dira bete behar:
·         Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea.
·         Astean behin ordubetez talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea



Izena ematen dutenekin 4-6 laguneko taldeak sortuko ditugu, kideen zaletasunak, adina, bizitokia etab. kontuan hartuz. Eta taldekideak astean behin bilduko dira euskaraz lasai eta gustura hitz egiteko. Elkartu eta euskaraz aritu, ez gehiago ezta gutxiago ere!. Eta haiek, zuek, nahi duzuen gaiaren inguruan eta  nahi duzuen jarduera egiteko: kafea edan, kirola egin, paseatu, mendi buelta egin…

Parte hartu nahi baduzu, izena eman Euskara Zerbitzuan
azaroaren 25a baino lehen. euskera@vallederoncal.es 948 475150


martes, 10 de noviembre de 2015

miércoles, 4 de noviembre de 2015

Erronkariko gazna



Ardi latxaren esneaz eta Erronkariko bailara osatzen duten zazpi herrietan soilik egin eta ondu behar duen berezko gazta da kanpaina honen bidez ezagutzera ematen digutena. Kanpaina honen ardatza da bideo labur bat non bertako paisaia ikusgarriak, hizkuntza –Erronkariko uskara-, ohiturak eta jendea ageri diren. Bideoaren euskarazko bertsioa Erronkariko Uskaraz egina da.   Bailara horretako bizilagunak dira pasa den urrian Belagua, Erronkari, Burgi eta Izaban grabatutako iragarkiaren protagonistak.

lunes, 26 de octubre de 2015

2015eko Emakumeen Topaketa Ariben


El XI Encuentro de mujeres del Pirineo se celebrado  en Aribe y congregó a 70 vecinas de distintos valles. Este año se han abordado  las relaciones interpersonales que provocan desigualdad planteandose  a futuro acciones formativas para mujeres y hombres, además de planteamientos para hacer más visible a la mujer del Pirineo, tanto a nivel local como institucional.
La jornada de este año ha corrido a cargo de las asociaciones de mujeres Gure Aizpea de Aezkoa, Araden de Oroz-Betelu y Lakorri de Arce, y también han participado socias de entidades de Salazar, Roncal (Gaztelu), Erro (Laurentxi) y Valcarlos (Argiola), contando con la colaboraron el Servicio de animación de Roncal y Salazar, y las mancomunidades Auñamendi e Izaga.


El programa arrancó con la proyección del corto Hechos son amores y un debate posterior. Después se conformaron grupos de trabajo para debatir sobre desigualdades, y se propusieron actuaciones para el año. Se celebró una comida en el hotel Aribe, y por la tarde se cerró el encuentro con la obra de teatro Cruzadas cotidianas. La interpretó Cristina Castillo, del grupo La Trapera. "Ha sido un día muy bueno", expuso Amaia Ubau, de la asociación de mujeres Gure Aizpea.

domingo, 25 de octubre de 2015

Bazen garaia !!!

                                                          Jimeno Juriori hil osteko                                                                        Nafarroako Urrezko Domina emango diote

 

Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute historialaria, batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik.

Nafarroako Gobernuak dekretu bidez erabaki du gaur hil osteko saria ematea Jose Maria Jimeno Jurio historialari eta etnografoari (Artaxona, 1927-Iruñea, 2002). Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute, batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik.

Intelektual "errepikaezina eta ez-ohikoa" izan zelako arrazoitu du gobernuak saria hari ematea. Nafarroako Urrezko Domina 1982. urteaz geroztik ematen dute, Nafarroari ekarpena egin dioten herritarren lana eskertze aldera.
Domina datorren abenduaren 3an emango diote Jimeno Jurioren familiari.


El historiador José María Jimeno Jurío,    Medalla de Oro de Navarra
Con esta condecoración, a título póstumo, el Gobierno de Navarra reconoce su aportación a la cultura de la Comunidad a través de sus numerosos trabajos históricos, etnográficos y toponímicos.

Irujo Etxea Elkartea aplaude la decisión del Gobierno de Navarra y ya en el año 2001 le concedió el 1er Premio MANUEL IRUJO agradeciendo su labor incansable por la recuperación de la memoria histórica de Euskalherria.

Gaurpenari ez zau akabatan tenpra eta azkenean Jose Maria Jimeno Juriok merezi zuen omenaldia jasoko du.