2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
lunes, 11 de enero de 2016
viernes, 8 de enero de 2016
Urte berria HIZKUNTZA BERRIA
Urte berria, asmo berriak Año nuevo, nuevos propósitos
Abierto el plazo de matriculación en los
cursos de euskera de AEK Erronkari.
Anima zaitez eta izena eman. Urtarrilaren
15era arte
Anímate y apúntate. Hasta el 15 de enero
650116389
|
Etiquetas:
urte berria HIZKUNTZA BERRIA
lunes, 4 de enero de 2016
2016ko MASKARADAK
Zuberoako maskaradak 2016 Sohüta-Hokiko gazteek eginen dute
Urtarrilaren 10ean
egingo dute 2016ko maskaraden lehen agerraldia Sohüta-Hokiko gazteek. Lau
hilabetean Zuberoako 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Battita
Berrogain ari da errejenta lanetan maskaraden prestaketak gidatzen.
Aitzindarien dantza irakaslea berriz Julie Ahaspe izaten ari da. 2003an eskaini
dituzte azken aldiz maskaradak Sohütarrek, beraz, 13 urte ondoren belaunaldi
berria gogotsu izango da beren inauteriarekin Zuberoa korritzeko.
Zuberoako maskaradak
2016
·
Urtarrilak 10, igandea: Sohüta
·
Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize
·
Urtarrilak 24, igandea:
Muskildi
·
Urtarrilak 31, igandea:
Iruri
·
Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre
·
Otsailak 14, igandea:
Urdiñarbe
·
Otsailak 28, igandea:
Arrokiaga
·
Martxoak 06, igandea: Mitikile
·
Martxoak 13, igandea: Idauze
·
Martxoak 20, igandea:
Santa Grazi
·
Martxoak 27, igandea:
Barkoxe
·
Apirilak 03, igandea: Aloze
·
Apirilak 10, igandea:
Hoki
Xiberuako maskaradak
Urtero herriko biztanleek errepertorio guztia
prestatu eta lantzen dute lau hilabetez bailarako herri desberdinetan igandero
emanaldi bat eskaini ahal izateko.
Segizioan bi talde daude: Gorriak, dotore jantziak
eta ordenan, eta Beltzak, ordenarik gabe, zikinak eta gaiztoak. Goizean herrian
barrena ibiltzen dira eta Barrikadak jartzen dituzte; dantza egin eta gero
jendeak jakiak, freskagarriak eta likoreak ematen dizkiete.
Pertsonai garrantzitsuenek, hau da, Txerrero,
Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa eta Banderari, dantza egiten dute txandaka
Jauna eta Anderearen aurrean. Bitartean, beltzak, Kaldereroak eta Ijitoak,
saltoka eta txantxetan ibiltzen dira segizioko eta herriko beste lagunak
zirikatu nahian.
Cada año los vecinos de un pueblo, preparan y ensayan
el repertorio completo para ofrecerlo cada domingo durante casi cuatro meses en
una localidad diferente de Zuberoa.
El cortejo se divide en dos bandos: los rojos,
Gorriak, elegantes y ordenados y los negros, Beltzak, desordenados, andrajosos
y pendencieros. Por la mañana recorren el centro del pueblo y se suceden las
Barrikadak, en la que son obsequiados, después de ejecutar la danza, con
aperitivos, refrescos y licores.
Las danzas de los personajes centrales, Txerrero,
Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa y Banderari se suceden intermitentemente,
ante Jauna y Anderea (señor y señora). Mientras, los negros, se agitan, bromean
y hostigan al resto del cortejo y público.
domingo, 3 de enero de 2016
2016 Uztarrozeko Truku-jotzea
Biba hiru errege magoak. Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Meltxor gurdizaina, Gaspar zorroztailea eta Baltasar gizonik zakarrena. Mutikoen garraxiak ziren lehen, neska-mutikoenak orain. Airea ebakitzen du erregei zuzendutako deiak, Irigoineko larrainetan, Iribarneko Bortiri-aldean. Goitik behera zabaldu da mezua. Artaldea zuzentzen duen akerraren seinale, trukua da doinuetan jaun eta jabe. Arrapaladan, errenkadan karriketan goiti ta
behiti Truku, truka, ezkilak. Zinbaleak berriz bular-bizkarrean, ongi loturik txilinak. Han geratu ziren ahantzirik Izabarekiko mugako liskarrak. Mintxaten, patata errearen usaina lainoarekin nahastu da ilunabarrean.Trukuak jotzeko garaia da Uztarrozen.
Vivan los Tres Reyes Magos. Meltxor, Gaspar y Baltasar. Melchor el carretero, Gaspar el afilador y Baltasar, el hombre mas feo. Ya se escucha el mensaje en las eras de Irigoine y en Bortiri de Iribarne. Cuesta arriba, calle abajo trucos, trucas y esquilas, cimbales que protegen las ligeras campanillas se han adueñado de enero. El joven año les ha recomendado que repitan el ritual. No vaya a ser que el invierno se olvide de que su tiempo es limitado. Las mugas con Isaba ya no conocen trifulcas. Mintxate ha de acoger en cambio el olor de patata asada cuando llegue la anochecida. En Uztarroz es tiempo de tocar los trucos.
Etiquetas:
2016ko Uztarrotzeko Truko-jotzea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






