2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
miércoles, 21 de octubre de 2015
martes, 20 de octubre de 2015
lunes, 19 de octubre de 2015
Nafarroa Oinez 2015ean OMENDUAK
Euskaldunak gara!
Belaunaldi berriek testigua hartu eta
borroka berean jarraitu dutela erantsi zuen, eta horrek izugarri balio duela.
Horrek ekarri du ikastolen 50. urteurrena eta Oinez ospatzea. «Ez dezagun
ahantzi: euskaldunak gara!» garrasi egin zuen orain aitatxi den San Fermin
ikastolaren sustatzaileak, eta txaloka moztu zuen jendeak. «Bukatzera noa,
hunkitzen ari naiz-eta... –baina ez zegoen bukatzeko–. Hau amets bat da eta ez
gara hasi bertzerik egin. Tsunami bat izanen da...». Irribarrez entzuten zioten.
Jada ez daudenak oroitu eta atzokoa ikusita nola gozatuko zuten aipatu zuen:
«Nork erranen zuen...».
Bere antzera, Etxenike ere mintzatzeko
grinaz zegoen. «Kontuz, zuen gogoaren kontrako proportzioan joan daiteke nirea
hazten...», abisatu zuen. Aita baztandarra eta ama andereñoa izana, proiektua
eta parajea hurbil-hurbilekoak ditu zientzialariak. Lehenengo lerroan zen Uxue
Barkosi begiratu eta zera kontatu zuen: «Aurreko Gobernuko kideei esan nien,
baina ez zidaten ulertu, gure euskara den lingua navarrorum horrek kezkatzen
nauela. Guk galtzen badugu, denek galduko dutelako betirako. Orain kezka hori
txikiagoa da. Badugu euskaraz dakien lehendakari bat». Bertan zen Carlos
Garaikoetxearentzat ere hitz onak bertzerik ez zituen izan.
«Zerbait banaiz Euskal Herriko seme
naiz» nabarmendu eta, poesia eta zientzia batuz, olatuek ere beren edertasuna
aurretik joan direnei zor dietela agertu zuen.
Etiquetas:
Nafarroa Oinez 2015an OMENDUAK
Euskara aurrera !!!
ORAIN DELA 50
URTE SORTUTAKO AMETSA, BIZI-BIZI BAZTANEN
Baztango
ikastolako kideek errana zuten eguraldi ona bakarrik falta zela prestatutako
egun handirako, eta hori ere alde izan zuten. Eguerdirako ederki berotzen zuen
eguzkia lagun, jendetza elkartu zen Elizondo, Elbete eta Lekaroz lotzen zituen
5,8 kilometroko ibilbidean.
Pixkanaka udazken
koloreko bideak eta udalerriko lau kuartelen izenak hartu zituzten lau guneak
(Basaburua, Erberea, Elizondo eta Baztangoiza) betetzen joan ziren. Giro alaian
ibili zen jendea, edozein tokitan dantzan edo kantari, mokadua eta tragoa
hurbil.
Gartzaingo
ama batek, Xole Jaunsarasek, moztu zuen zinta bestari hasiera emanez, Baztango
hamabortz herrietako amak ondoan zituela, eta amatxo guztiei egindako aitorpen
ederra izan zen.,
Masiva
respuesta social e institucional al Oinez 2015
Un multitudinario Oinez en Elizondo mantiene vivo el euskera y a Baztan Ikastola, que "confía en cumplir los objetivos"
Multitudinaria asistencia a la fiesta de las ikastolas para impulsar el euskera en
Elizondo, acompañada por el buen tiempo. Miembros del Gobierno
de Navarra, con Barkos a la cabeza, ponen fin a 20 años de ausencias presidenciales.
Más de 20.000 personas entonaron al mismo tiempo el 'Guk
euskaraz...' a
coro con el famoso cantante Urko.
Baztango
Ikastola se muestra contenta y
satisfecha tanto con la organización de la fiesta como con la asistencia.
"La recaudación ha sido positiva y
esperamos cumplir los objetivos que queríamos", ha afirmado Garde en
declaraciones a Europa Press. La ikastola destinará la recaudación del Nafarroa
Oinez a realizar reformas en sus dos edificios. En el de Educación Infantil se
quiere acondicionar el desván para que los niños puedan jugar a cubierto cuando
llueve, cambiar la tarima, que está tomada por las termitas, y mejorar el
aislamiento del edificio en una apuesta con la sostenibilidad y el medio
ambiente. En el edificio de Primaria el objetivo es cubrir el patio y mejorar
el aislamiento del edificio.
miércoles, 7 de octubre de 2015
martes, 6 de octubre de 2015
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








