2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

lunes, 4 de julio de 2011

Uztailaren 13an Hiru Behien Zerga














Hiru behien zerga Erronkariko ibarra eta Barétousekoaren artean egindako hitzarmen zaharra da, XIV. mendetik datorrena.
Jatorria oso argi ez badago ere, gauza jakina da 1375ean alde biek akordioa sinatu zutela, unai erronkariar eta biarnotarren jarduera muga inguruan arautu zuena eta bakea ekarri zuena. Bi urte lehenago, liskar larrien ondorioz Pierre Sansoler biarnotarra Pedro Carrica erronkariarrak hil zuen, eta honek eragin zuen hitzarmena lortzearena. Ordutik aurrera, Barétouseko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiete Izaba, Uztarroze, Urzainki eta Gardeko biztanleei zelai nafarretan belar eta ura hartzearen truke. 600 urte baino gehiago luzatu da dagoeneko ohitura hau, XVII. mendean ia 20 urtez hitzarmena eten bazuten ere. Tradizio luze hau, izan ere, gaur egun oraindik berresten den Europako itunik zaharrena da.
Gaur egun ere urtero uztailaren 13an mugako alde bietako agintariak biltzen dira eta ekitaldi sinbolikoa burutzen dute oraindik ere San Martingo Harriaren inguruan.




Cada 13 de julio se renueva este tributo milenario, el más antiguo de Europa. La piedra de San Martín, en un sugestivo enclave natural, entre los pirenaicos valles de Roncal y Baretous (Francia), sirve de lugar de encuentro a las gentes de ambos lados de la frontera. En 1375, una sentencia arbitral impuso a los bearneses el pago perpetuo de tres vacas por el aprovechamiento de los pastos roncaleses.

No hay comentarios:

Publicar un comentario