Garces de los Fayos Ikastola euskara eta euskal kultura ardatz nagusienak dituen gurasoen irakaskuntza kooperatiba bat da. Tafalla eskualdean D eredua eskaintzen duen ikastetxe bakarra da. Ikaslegoa Tafalla inguruko hamabost herrietatik dator Ikastola ikastetxe irekia, anitza, ez diskriminatzailea da, gizartean ematen diren aldaketa azkarrei eta heziketa premiei egokitzen dakiena, bertaratzen diren ikasleen aniztasunari erantzuteko gai dena bere hezkuntza proiektuan integratuz. Gure eginkizun nagusia, ikasle euskaldun, arduratsu, kritiko, autonomo, bizi diren gizartearekiko integratu zein konprometituak lortzea da, Garcés de los Fayos ikastola 1969an sortu zen Tafallako zortzi ikasleekin. Ikasturte honetan 2011-2012, 400 ikasle baino gehiago daude matrikulaturik. Dagoeneko 1997an handitu zen ikastola zatia txikia geratu da , hau dela eta aurtengo Oinez-eko etekin ekonomikoekin derrigorezko bigarren hezkuntzakoentzat eraiki berri bat egingo da.
La ikastola Garcés de los Fayos es el único centro docente de la comarca de Tafalla que imparte modelo D. Es un centro concertado al que acuden alumnos de quince localidades vecinas a la ciudad del Zidacos. La Ikastola comenzó su andadura en 1969 con ocho niños de Tafalla. En el presente curso 2011-2012 la matrícula supera los 400 alumnos. El centro escolar ha sobrellevado dos ampliaciones como consecuencia del continuo incremento de matrícula. La última obra y más ambiciosa se hizo en 1997, cuando los padres levantaron un nuevo edificio que, hoy por hoy, está saturado. El próximo 16 de octubre se celebrará en Tafalla la fiesta del Nafarroa Oinez cuyo objetivo será la recaudación de fondos para la construcción de un edificio para Educación Secundaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario