EHEk deituta Euskaraz Bizi Eguna izango da heldu den martxoaren 17an Donostian. Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitsmoak. Egitarau zabal horren baitan, azpimarratzekoa izango da "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean egingo den Nazio Manifestazioa. Hementxe duzu manifestazioari, eta bide batez, Euskaraz Bizi Egunari zure atxikimendua agertzeko modua.
Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna.
El 17 de marzo se celebra en Donosti el día del euskara. En un ambiente festivo se reunirán los euskaltzales haciendo realidad su deseo de vivir en euskara.
EUSKALDUN IZATEAZ HARRO NAGO.
No hay comentarios:
Publicar un comentario