2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

sábado, 7 de abril de 2012

Erronkari Bizirik Burgin




Zangozako Merindadearen gotorleku inportanteenetariko bat izan zen, baita Erronkari Ibarraren defentsaren erreferentzia ere.

Lehenengo aipamena 1193. urtekoa da, eta bertan Migel de Lerat tenente gisa agertzen da. 1198. urtean aragoiarrek konkistatu zuten, eta Nafarroako Antso VII Azkarraren eta Aragoiko Pedro IIaren artean sinatutako su-etenak eta gero, nafarren eskuetara itzuli zen. Nafarroaren konkistaren urtean, 1512an, gaztelarrek okupatu zuten, baina hilabete batzuk beranduago, Labriteko Juan erregearen agindupean, Nafarroako armadak berreskuratu zuen. Erresuma berreskuratzeko pasarte erabakigarrienetako bat izan zen hura.

1519.urtean, Gaztelak aginduta, suntsitua izan zen, Zangozako gazteluarekin batera.

Erronkariarrek, historian zehar, Nafarroarekiko fideltasuna erakutsi zuten, horregatik, eta ibarra defendatzeagatik, masa-fusilamenduak pairatu behar izan zituzten. Beraien omenez Foru Monumentuan zizelkatua dagoen esaldia: Nafar askatasunen defendatzaileei.


Burgiko KUKULAN, 2012ko Apirilaren 6an

Erronkari Bizirik

No hay comentarios:

Publicar un comentario