2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 19 de septiembre de 2012

Gardetik Erronkarira EUSKARAZ BIZI NAHI DUT


Irailaren 22an, Euskal Herriko hainbat herritan Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketak egingo dira. Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da.

Ekimen honen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia agertu nahi dugu, batetik; jarduera euskaraz egin nahi dugulako; talde-lana sustatu nahi dugu, ez baitira lasterketa lehiakorrak izango. Familia giroan egiteko moduko ekimena da aurkezten dizueguna. Famili artean lasterka egin, euskaraz noski eta ongi pasatzea da helburua. Kirola egiteko deia luzatuz eta hortaz, ekimen osasungarria da aurkezten dizueguna.

Ehunka, milaka herritarrek batera adieraziko dugu euskaraz bizitzeko dugun nahia une berean eta modu berean, lasterka eginez. Guztiok norabide berean boga eginez lortuko dugu euskaraz bizitzeko nahia egikaritzea!
 
Participa en la carrera popular "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" que se celebrará este sábado día 22.
La carrera partirá a las 17:30h. de Garde y acabará en Roncal donde habrá reparto de diplomas, sorteo de cinco premios y una animación-verbena infantil.



Datorren larunbatean, hilak 22, egingo dugun "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETAn parte hartu.
Lasterketa Gardetik abiatuko da 17:30ean. Bukaeran, Erronkarin, diploma banaketa, zozketa eta haurrentzako dantzaldi-animazioa izango dira.

ANIMA ZAITEZTE....! 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario