Erronkariko eskolan, orain dela hiru ikasturte
MARUXA proiektua lantzen hasi ginen haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin.
Dakizuen bezala MARUXA Bidankozeko sorgina da eta berak lagundu gaitu
Erronkaribarrean euskeraren erabilera eta maitasuna bultzatzen. Hiru urte
hauetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu, eskolan, herrietan, ibarrean...
Aurten alfabeto bat egin dugu,Erronkaribarreko alfabetoa.
Ikasle guztien partehartzeari esker eta alfabetoko hizki guztiak
erabiliz ibarrarekin zerikusia duten hitzez osatu dugu.
Maiatzaren 25ean, Izaban, Uskararen Egunean jarriko ditugu salgai, beraz erostera anima zaitezte. Kebenkoren blogean ikus dezakezue aurrerapen txiki bat.
Eskerrik anitx KEBENKOri berak inprimitu baititu ale guztiak.
Eskerrik anitx EUSKARA TEKNIKARIAri jarri duen interesa eta
laguntzagatik,
Eskerrik anitx DISEINATZAILEARI holako montaje puxka egiteagatik
Eskerrik anitx GURE
IKASLEEI egin duten lanagatik, eta nola ez
Eskerrik anitx MARUXAri ideia emateagatik.
Uskararen etorkizuna zuengan dago. Biba zuek !!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario