1235 urte! 1235 urte Orreagako gatazka
gertatu zela… uda betean, 778eko agorril erditsu huntan, Karlhandi,
Charlemagne, Frankoen errege ospetsuaren gibel armadak jasan behar izan zuen
Baskoien eraso azkar bainan labur bat. Mendekurik ez posible errege
handiarentzat, oihan eta mendietan desagertu baitziren Baskoiak, garaipena
lortu bezain laster… Lekuak ezagutzen dituzte: mendia ama dute, oihana etxea,
xendra, iturri eta leizeak laguntzaileak…
¿Pero quiénes son estos salvajes, que atacaron al Rey más famoso
que en aquel tiempo tenían los cristianos, y que además defendía al Papa
romano? Desde tiempos de los romanos los libros y las crónicas les han dado un
nombre: “vascones”, a veces ”wasco ferox”, pues son un pueblo singular, y en
aquel tiempo quien era singular siempre era peligroso, o salvaje, en cierto
modo un poco al igual que hoy: lo que no se conoce, lo que tiene una identidad
demasiado fuerte es una amenaza, un enemigo…
Keltoek,
Grekoek, Erromatarrek, V. mendean, sartu diren Germaniar populuek eta VIII.
mende hastapenaz geroz jin diren Musulmanoek egin dute denek Baskoien ezagutza.
Etorri diren populu guzi horiek utzi dituzte heien aztarnak, ukan dute eragin
bat Baskoien gainean, Baskoien
lurretan.
Eta Baskoiek, populu horien hoberena atxiki dute bainan sekulan ez ere heien
nortasuna galduz ala ahantziz, nortasun hunen berezitasun handi ta ederrena
zelarik (eta delarik) heien hizkuntza. Populu berezi bat Europako bihotzean,
Europar populuen artean…
Euskaldunek nazio bat osatzen zutela jadanik
garai hartan, ez da egia. Konzientzi forma hori ez da oraino aipagai. ¿Pero era posible ser español en aquella época? Los
musulmanes dominaban dos tercios de la peninsula, y los sucesores de
los visigodos únicamente el Noroeste. Al Este, estando Cataluña aún sin
consolidar, iba gestándose bajo el dominio de los Francos.
Eta Frantziarik ba ote zena? Oraino
guttiago¡ Frankoen erresumak ez zuen deus ere ikustekorik egungo Frantziarekin:
zabalago Ipar Ekialdean, bainan gaurko Hegoaldeko zati handi batzu falta,
Bretaña independente, Kortsika urrun… Eta hizkuntzak? Latinoa, Elizaren
hizkuntza nagusi, nazioarteko eta erresumetako akta ofizial guzien hizkuntza…
Bainan frantsesarik ez, gaztelerik ez…
Mendi hauetan aldiz, euskara denetan: gure
arbasoek izaite bat, bizia, eman zieten tontor, zelai, xilo, harri, abere ta
landare guzieri, euskal izen bat eskaini baitzieten. Bai, VIII. mende hondar
huntan, populu berezi bat bizi da mendi hauetan, euskara mintzo duena eta
nortasun berezi bat
duena. Hau ez da mitologia, nazionalismoa
ala ideologia, hau da dokumentuek, historiaiariek, arkeoiogoek eta linguistek
erraiten dutena… VIII. mendean BAGINEN jada!
Eta populu hau gai da bere buruaren
defendiatzeko. ”Oihu bat adìtua izan da Orreagako rnendien gainetan”: Europar
guzientzat, 778eko gatazka hunen erakaspen handiena hau da. Hemen bizi da jende
bat, xutìk, handien egitasrno eta eraso guzien onartzeko prest ez dena.
Karlhandìk nahi
izan zituen bere armadak inposatu Iruñaldean. Karlhandik sunsitu zituen Iruñako
harresiak, eta haren aginduz, soldado frankoek bipilatu eta suteatu zuten
hiria, zorigaitza eta odola ihaurtuz, hedatuz karriketan…Fundamentalmente en Orreaga no hubo un
ataque, sino una respuesta al verdadero atacante que había venido
del Norte. Aquí el Franco no ostentaba el dominio… Fue el comienzo de una larga
historia; en los años siguientes una lucha difícil dio comienzo en los
Pirineos, siendo sus actores principales los vascones, los Francos y los
musulmanes… Y el año 824, 46 años después, surge el Reino de Pamplona, con
Eneko Arista.
Ez da
antolatu Aragoia eta Kataiunia bezaia, Frankoen babespean, bainan bide berezi
bat hautatu du, Ebroko musulmano famili handi konbertituekin aliantza bat
eginez. Erlisio arazoak bigarren maila batetarat pasa araziz, eraiki dute indar
bat tokiko, bertako jendeen eta familien artean. Eta
indar hori handituz joan da. Iruñako erresuma Nafarroa bilakatzen da XII.
mendean. Eta huna nola abiatzen den VII mendeko historia bat, 32 errege-erregin
baino gehiagorekin, jendarte berezi bat, instituzio azkar batzu, foru lege
idatziak, bandera bat, mundu oso bat sortuz, 1512ko gaztelar konkistarekin
moztua dena…
Pero no todo está perdido: aún tenemos ahí la lengua, que se
escucha en nuestros montes y en nuestras ciudades… está debilitada, pero
luchando sin cesar por sobrevivir… aún citamos también nuestros Fueros, a pesar
de que han sido despojados de su naturaleza, si bien en la conciencia colectiva
conservan siempre su significado, y en Europa escuchan nuestro deseo de pervivencia
cada vez con más fuerza. La marcha que ha comenzado es larga, pero imparable. Hasia den martxa luzea da, bainan
geldiezina!
Gora
Orreagako gatazka! Gora Baskoiak!
Gora Euskaldunok!
Gora Nafarroa ta Euskal
Herria!
No hay comentarios:
Publicar un comentario