Iragana eta geroa, elkarri lotuta
Giro alaitsuan eta zezen plaza ia
beteta, Iruñeko ekitaldiak historiari eta etorkizunari egin dizkie aipamenak
erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Goizean, Alde Zaharreko karrikak lotu
dituzte herritarren oihalen bidez.
Ekainaren 21a zen, baina,
sargoriagatik eta jai giroagatik, uneren batean bazirudien San Fermin giroan
murgilduta zegoela Iruñeko zezen plaza. Txaranga doinuak plazan eta adin
guztietako jendea elkarrekin abesten eta dantzan, aldarrikapen politikoak alaitsu
eta irribarrea ahoan egin daitezkeela erakutsiz. Izan ere, uztailaren 7ko
zezenketekin zerikusi gutxi zuen atzoko ekitaldi koloretsuak. Erabakitzeko
eskubidearen aldeko aldarriak milaka lagun bildu zituen atzo Iruñean, eta
plazako hiru laurden baino gehiago betetzea lortu zen. Aniztasuna zen nagusi,
denetariko jendea elkartu baitzen: gazte kuadrilla ugari, bikote gazte andana
ere bai haurrekin, eta makina bat heldu. Belaunaldi guztiek bat egin zuten jai
giroan.
Miles de ciudadanos y ciudadanas en la plaza de toros de Iruña manifestaron públicamente su derecho a decidir su futuro.
No hay comentarios:
Publicar un comentario