2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

lunes, 11 de enero de 2016

Gartxot Eguna 2016



2016ko Gartxot Eguna badator


urtarrilak 16 larunbata

Larunbatean, goizeko 10etan kobara irtenaldia eginen dugu, urtero bezala, euria, elurra, hodeiak edo eguzia lagunduta. Goizeko 11etan, Itzaltzun bertan jarriko dugun karpan haurrentzako dantza eta joku tailerrak egonen dira. Eguerdian, 15etan, bazkari autogestionatua egonen da karpan. Arratsaldean, 18etan, Ezkarotzen, Amama filmaren emanaldia izanen dugu Ibar Etxean. 20etan Itzaltzun (karpan), Amaren Alabak taldearen kantaldiak afarirako giroa berotuko du. 21etan hasiko gara afaltzen eta ondoren, Gathübi eta Xutik taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera izanen dugu….goizalderarte noski!

urtarrilak 17 igandea

Igandean, batzuk bestondoarekin egon arren, jaiak jarraituko du. 11etan Otxandategiko joaldun eta txistuen kalejira izanen dugu Itzaltzun barna eta 11,30etan haurren emanaldia, larunbatean ikasitakoa erakutsiko digute. 12etan hamaiketako-bazkaria,14etan Xendarinen Ahizpen kantaldia eta 15,30etan Gartxot Ekimenaren ibilbideren bideo txikitxo bat ikusteko aukera izanen dugu. Ondoren, agurrak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario