2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
martes, 27 de marzo de 2012
viernes, 23 de marzo de 2012
1516: Erresuma bereskuratzeko 2.saiakera

1516 gertaturiko Fernando Katolikoaren heriotzak nafar abertzaleak bultzatu zituen legezko erregerentzat erresuma bereskuratzera. Nafarroako erregearen armadak Donibane Garazi setiatu ondoren, Orreagan sarttzeko ahaleginak egin zituen. Gudaloste gaztelauek eragotzi zioten. Pedro de Nabarra mariscala 1200 gizon zituela, Arrakogoitiko lepotik Erronkaribarreruntz abiatu zen. Villalva coroneralen gudalosteak armada nafarra atzerarazi zuen eta Erroibar, Aezkoa eta Zaraitzu zeharkatuz eta zelada batetan Pedro de Nabarra eta agramontes gehienak preso hartu zituzten. Juan de Albret erregeak Donibane Garazi hiriari jarritako setioa altxatu zuenean, erresuma bereskuratzeko bigarren saiakera amaitu zen.
A mediados de Marzo se iniciaba la incursión en la Baja Navarra. Por una parte el rey Juan se encargó de sitiar la fortaleza de Donibane Garazi, enviando al vizconde de Baigorri a ocupar Orreaga. Por otra, el Mariscal Pedro de Nabarra, entró por el puerto de Arrakogoiti, donde se le juntaron vecinos movilizados por los valles de Salazar y Roncal. Sin embargo la rápida intervención del coronel Villalva obligaron al mariscal a rendirse el día 25 de marzo. Pocos días después, se ponía punto final al segundo intento de recuperación del reino, cuando el rey Juan se vio obligado a levantar el cerco de Donibane Garazi, que fue saqueada por ejército comandado por Villalva.
miércoles, 21 de marzo de 2012
martes, 20 de marzo de 2012
LIP DUP USKARA EGUNERAKO

Bidankozeko herriak aurtengo Uskararen egunean euskararen aldeko lip dup bat grabatu nahi du ibarreko elkarte eta talde guztiekin zein nahi duen jende ororekin batera. Zure elkarteak, taldeak, edo koadrilak ekimenarekin bat egin nahi badu, mezua bidali euskera@vallederoncal.es edo uskara12@hotmail.es helbideetara.
Anima zaitezte eta parte hartu!
El pueblo de Bidankoze va a grabar un lip dub a favor del euskera en el Uskararen eguna en colaboración con asociaciones y colectivos del valle y toda persona interesada. Si tu asociación, colectivo, o cuadrilla, quiere participar, enviad un mensaje a una de estas direcciones: euskera@vallederoncal.es edo uskara12@hotmail.es.
¡Animaos!
lunes, 19 de marzo de 2012
Donostian, bai Euskarari

Jendetza bildu da "euskalduna naiz eta harro nago" lelopean EHEk egindako Nazio Manifestazioan. Eguraldiari aurre eginez, euskaraz bizi nahi duen herria bizirik dagoela argi geratu da.
lunes, 5 de marzo de 2012
Euskaraz Bizi Eguna 2012

EHEk deituta Euskaraz Bizi Eguna izango da heldu den martxoaren 17an Donostian. Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitsmoak. Egitarau zabal horren baitan, azpimarratzekoa izango da "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean egingo den Nazio Manifestazioa. Hementxe duzu manifestazioari, eta bide batez, Euskaraz Bizi Egunari zure atxikimendua agertzeko modua.
Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna.
El 17 de marzo se celebra en Donosti el día del euskara. En un ambiente festivo se reunirán los euskaltzales haciendo realidad su deseo de vivir en euskara.
EUSKALDUN IZATEAZ HARRO NAGO.
Maskaradak 2012
Urtenko maskaradak berantarekin hasiko dira. Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien alkarteak antolatürik, apirila eta maiatza artean izanen dira bost igantez.Horra datak :
apirilaren 8an Hokin
apirilaren 15ean Muskildi-Urdiñarben
apirilaren 22an Lexantzün
apirilaren 29an Barkoxen
maiatzaren 6an Gamere-Zihigan
Azkenik, Herri Urratsen aintzira ützüli bat ere eginen düe maiatzaren
13an, bena arrestiriko joküa eman gabe.
Este año tambien se celebrarán las mascaradas en Zuberoa. Durante 5 domingos los exalumnos y exalumnas de las ikastolas recorrerán Hoki, Urdiñarbe, Lexantzu, Barkoxe eta Gamere-Zihiga reviviendo el rito del carnaval. La vieja fiesta del carnaval continúa viva.