2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 6 de febrero de 2013

domingo, 3 de febrero de 2013

Agate Deunaren Historia



Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.

Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.




Santa Agueda, una mártir siciliana, fue una santa muy estimada en Euskalherria. Cuenta la tradición que el Gobernador de Sicilia se enamoró de Agueda, una hermosa joven de 21años que no le correspondió,  El gobernador romano después de someterla a una cruel tortura y de cortarle los pechos, la condenó a muerte.

La fama milagrera de esta joven mártir se extendió por todo el Occidente siendo protectora y abogada contra muchos males. Era la santa que sanaba los males de pecho de las mujeres parturientas, la que protegía a los caseríos de los incendios, la que ahuyentaba a  los malos espíritus de los hogares --- y por ello se bandeaban en su honor las campanas de las iglesias y ermitas— y la que  protegía a los sembrados del pedrisco y de las pestes.  Era una costumbre muy extendida encender hogueras en los campos y sembrados utilizando las velas bendecidas el día de la Candelaria, lo que aseguraría una buena cosecha.

Hoy la costumbre  sigue viva y el recio sonar de los makillas recorrerá nuestras calles  cantando unas viejas coplas que nos recuerdan el aprecio que nuestros antepasados tuvieron a una Santa que fue su protectora.





martes, 29 de enero de 2013

Joaldunak





Gaur egun handia da Zubietan eta  Ituren.  Urtarrilaren Zubietako joaldunek Iturengo bidea hartuko dute gaur, eta herrian mozorroek egingo dute ongi etorria. Bihar, alderantziz egingo dute, Iturengoak Zubietara. Aspaldiko ohitura da joaldunena, erraten da zintzarri soinuekin espiritu txarrak uxatzen dituztela. 




Desde primeros de Enero a Finales de Febrero Navarra queda salpicada de sorprendentes personajes muvchos de ellos de origen prehistótico o pre-cristiano que se han ido moldenado con los tiempos sin perder su sabor original. Muchos de estos protagonistas encarnan el mal, el cambio de estaciones o un malvado bandido hecho leyenda. El lunes los "Joaldunak" de Zubieta (de lanudas pellizas, picudos gorros multicolores y esquilas en la cintura)  vistarán  Ituren. El martes los de Ituren devolverán su visita a los de Zubieta

domingo, 27 de enero de 2013

Usurbilen Korrika 18.ren omenaldia



Omenaldi onena, doan ikasi ahal izatea



Aldarrikapenari lotutako omenaldia egin zieten euskara ikasleei atzo Usurbilen, Gipuzkoan, 18. Korrikaren omenaldi ekitaldian. Urteetan egin duten ahalegina aintzat hartzekoa dela nabarmendu zuen Edurne Brouard Korrikaren arduradunak, eta hori euskaldun guztiek izan behar dutela gogoan: «Oso handia izan da elkarbizitzari egin dioten ekarpena». Horretan jarraitzeko, baina, beste urrats bat egitea nahitaezko dela nabarmendu zuen Brouardek: «Bada garaia gurea den hizkuntza ikasteko bideak errazteko, bada garaia behar diren baliabideak jartzeko eta doakotasunean aurrerapausoak emateko». Erakundeei dei egin zien, euskara dohainik ikasi ahal izatea bermatzeko.



Korrika 13  ha homenajeado en Usurbil a todos los euskaltzales de  Euskalherria que han hecho posible que el euskara siga teniendo futuro. En  las últimas décadas hay 300.000 nuevos hablantes de euskara, de los que más de la mitad han alcanzado el conocimiento de la lengua gracias a los euskaltegis. Una vez más los responsables de AEK exigieron a las diferentes administraciónes  implicación económica para que en un futoro el euskara sea la lengua de todos los vascos y vascas,  


sábado, 26 de enero de 2013

Agate Deunaren koplak 2013




Zorion etxe hontako denoi
agur egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi dugu gogoz.





Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna


viernes, 25 de enero de 2013

Elurra Erronkaribarrean

Elurrak mara mara ari du Erronkaribarrean.

Txikitan ezagutu genituen paisaiak gogoarazten ari gara.

Elektra indarrik gabe, telefonorik gabe,  mundutik isolatuak bagina bezala sentitu gara

Eta berriro egurrezko sukaldeen bero gozoarekin lotara joan gara
 Negua heldu da

Nevadas en Uztarrotze,  Izaba y Erronkari
Enero 2013