2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 24 de mayo de 2013

jueves, 23 de mayo de 2013

Uskara gurea

Maiatzaren  25an  Izaban
XVII. Uskararen Eguna
Uskara gurea da



Ezta ilen, ezta ilen
Erronkariko Uskara !!!!

martes, 21 de mayo de 2013

Ukararen Eguna Egitaraua




Izaban Euskaraz Bizi



Maiatzak 25
Izaban Uskara Eguna
Euskaraz bizi nahi dugulako,
uskaraz eta kito !!!!


Te esperamos 
en el Uskara Eguna.
El 25 de Mayo en Izaba,
disfruta de la fiesta del Uskara.

domingo, 19 de mayo de 2013

Eskolako ikasleen ALFABETOA


Erronkariko eskolan, orain dela hiru ikasturte MARUXA proiektua lantzen hasi ginen haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin. Dakizuen bezala MARUXA Bidankozeko sorgina da eta berak lagundu gaitu Erronkaribarrean euskeraren erabilera eta maitasuna bultzatzen. Hiru urte hauetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu, eskolan, herrietan, ibarrean... Aurten alfabeto bat egin dugu,Erronkaribarreko alfabetoa.

Ikasle guztien partehartzeari esker eta alfabetoko hizki guztiak erabiliz ibarrarekin zerikusia duten hitzez osatu dugu.


Maiatzaren 25ean, Izaban, Uskararen Egunean  jarriko ditugu salgai, beraz erostera anima zaitezte. Kebenkoren blogean ikus dezakezue aurrerapen txiki bat.

Eskerrik anitx KEBENKOri berak inprimitu baititu ale guztiak.
Eskerrik anitx EUSKARA TEKNIKARIAri jarri duen interesa eta laguntzagatik,
Eskerrik anitx DISEINATZAILEARI holako montaje puxka egiteagatik
Eskerrik anitx GURE IKASLEEI egin duten lanagatik, eta nola ez
Eskerrik anitx MARUXAri ideia emateagatik.

Uskararen etorkizuna zuengan dago. Biba zuek !!!!

miércoles, 15 de mayo de 2013

Mosaiko erraldoia Uskara Egunean


Aurtengo Uskararen Egunean goizeko 11:00etan Erminea frontoiko plazan, pertsonen mosaiko erraldoia osatuko da, eta osatu bitartean argazkiak aterako dira ondoren time lapse bat prestatzeko. Erantsitako artxiboetan mosaikoaren irudia eta gaiari buruzko argibide gehiago dituzu.
Hona hemen time lapse bat zer den ikusteko lotura: Time lapse txupinazo 2012 http://www.youtube.com/watch?v=o1s0GNMzSJg
Hori dela eta, guztion parte-hartzea ezinbestekoa dugu. Herri bakoitzeko bi arduradun eta gutxienez 10-15 bat pertsona behar dira. Mesedez, herrietan gauzak mugitzen hasi, arduradunak bilatu eta parte-hartzea baieztatu Euskara Zerbitzura deituta.

En el Uskararen eguna, a las 11:00h en la plaza del frontón Erminea, se realizará un mosaico gigante de personas y mientras tanto se sacarán fotos para posteriormente preparar un time lapse. En los archivos adjuntos tenéis más información sobre el asunto, así como la imagen del mosaico a realizar. A continuación un enlace para ver qué es un time lapse: txupinazo 2012, http://www.youtube.com/watch?v=o1s0GNMzSJg
Por ello, es imprescindible la participación de todos y todas. Se necesitan dos responsables de pueblo y unas 10-15 personas para el mosaico. Empezad a mover el asunto en los pueblos, buscad responsables y confirmad la participación contactando con el Servicio de Euskera

Bsrazaren Monologoak