2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

martes, 26 de enero de 2016

Ekialtetik datorren durrunda

USKARAREN DURRUNDA 2016

Aspaldiko kondaira dioen bezala, maskor handi bat belarrian jarrita, itsasoaren marmarra entzuten da. Ez da egia, inguruko soinuak dira benetan entzuten direnak, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira.

Metaforarekin jarraituz, maskorrak ez dira inguruko soinuak harrapatzen dituzten objetu bakarrak , hots, edozein edalontzi, pitxer edo katiluk itsasoko soinuak sortu ditzakete.

Horren ondorioz erran dezakegu guztiok euskaraz hitz egiteko gaitasuna dugula eta soinu bat edo
bestea ateratzea bakoitzaren eskuetan dagoela. Eta entzuten den heinean, gero eta gehiago hitz
egingo da, soinuak biderkatuz.

Gutako bakoitzak bizi garen ekosistemaren zati bat gara, eta, nahiz eta gutxi egin, denon artean
ingurugiroan durrunda handia sor dezakegu.

Guzti honengatik, aurten durrunda hori entzutea proposatzen dugu, uskarari bultzada emanez.
USKARAREN DURRUNDA



Existe un mito popular que dice que si una persona coge una caracola y se la acerca a la oreja, se puede escuchar el sonido del mar. Esto no es cierto, lo que escuchamos realmente es el sonido del entorno, los sonidos diarios que nos rodean.

Siguiendo con la metáfora, las caracolas no son los únicos objetos que pueden capturar los sonidos  del entorno. Cualquier tipo de vaso, jarra, taza,...etc , puede producir sonidos como el del mar. Así, tod@s podemos, tod@s tenemos la capidad de hablar en euskera y a cada cuál le corresponde elegir el sonido a producir.

La caracola es como una caja, sería el efecto multiplicador
.
Cada un@ de nosotr@s somo parte del ecosistema que vivimos y, aunque sea con pequeñas contribuciones, podemos generar una gran resonancia en el ambiente.

Por todo ello este año proponemos que se escuche esa resonancia, aportando cada un@ su granito al euskera.

Uskararen Durrunda!!!! La resonancia del euskera!!!


Ekialtetik Uskararen Durrunda dator !!!

lunes, 25 de enero de 2016

Joaldunen etorrera

Iturengo eta Zubietako joaldunak

Joaldunekin Ihauteriak Euskalherrira heldu dira



Urtarrilako azken astean Zubietako eta Iturengo joaldunak ihauterien hasiera iragarri egin dute, joaleen soinuekin bi herriak elkartuz. Errito zahar bati  jarraipena emanez, joaldunek joareen zaratarekin izpiritu txarrak uxatzea eta lurrean dauden indarrak iratzartzea bilatzen dute. Lehen egunean, Zubietakoak Iturena joaten dira, eta bigarrenean, berriz, alderantziz. Binakako iladan, une ikusgarriak sortzen dituzte erdi bidean bi herrietako joaldunak elkartu eta elkarrekin abiatzen direnean.

 

 

El Zanpantzar anuncia que es tiempo de carnaval

La última semana de enero, ell carnaval rural en Navarra ha dado comienzo en Ituren y Zubieta cuando los joaldunak, ataviados con sus pieles y sus altos sombreros con cintas de colores, han recorrido  el tramo entre ambos pueblos agitando sus cencerros y moviendo sus hisopos de crines de caballo, para simbolizar el despertar de la naturaleza y ahuyentar a los malos espíritus






viernes, 22 de enero de 2016

Donostiako Kaldereroak

Neguko jaiak 2016

Urte berriarekin batera Euskalherrian zehar jaiak ugari dira. Urtarrilaren amaieran Hungariatik Kaldereroak datoz. Hauekin batera Iturengo eta Zubietako joaldunek Ihauterietako etorrera iragartzen dute.
.

Otsailean, jai ezagun bi ospatzen dira. Alde batetik, 3an San Blasak ospatzen dituzte, eztarriko minak sendatzen dituen santuaren omenez. Tradizioaren arabera, kordel fina eraman behar da lepoan bederatzi egunez, etorkizunean eztarriko gaixotasunik ez edukitzeko.

 Bestalde, handik egun batera, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, koru ugari Euskal Herriko herrietan eta hirietan zehar ibiltzen dira, koplak kantatzen. Musikaren erritmoa markatzeko, makila luzeekin lurra kolpatzen dute.


Baina deigarrienak eta koloretsuenak  Inauteriak dira. Hiriko Inauteri modernoak daude, Tolosakoak  esaterako, eta, bestalde, landa-eremukoak eta tradizionalagoak daude, Zuberoako maskaradak eta Lantzeko Ihauteriak.




Enero y Febrero se  visten de fiesta  en Euskalherria. Mientras que en las ciudades los caldereros anuncian la llegada del carnaval, en las zonas rurales el ronco sonido de los zenzerros de Ituren y Zubieta despierta a la naturaleza adormecida por el frío del invierno.  Magia, religión y mito se entremezclan  con  los disfraces, kalejira ,ritos  y coplas que año tras año se repiten en nuestros pueblos. Las bendiciones  de San Blas (3 de Febrero) y las coplas en honor de Santa Agueda (4 de Febrero) son la antesala del carnaval rural. Un carnaval rural que quema en las hogueras a los personajes que representan lo negativo para que renazcan con la primavera la fuerza de la vida

jueves, 21 de enero de 2016

Aezkera berreskuratzeko ikastaroa



Epa aixkide! Zerika zoude?

Gen gira berris gogo ta indar berrituik. Ez gira zerotik hasiko, anitz ikasi dugu urte gebetan, zapartaka aixkide ein, gaure xarrekin elekatu ta istorio montio bat ezoutu dugu. Baia ez goude asetuik, gehio ikasi ta jende gehioikin konpartitu nehi dugu gaure esperientzia. Gorrengatik izotzilain (urtarrilaren) 16an klase gisako saioekin hasiko gira. Gengo euskarain berexitasunak ikasiko tugu klase entretenitu ta praktikoetan. Larunbatetan izein dira, 4eteik 6:30ak artio Garraldako Etxabarrengoa Elkartean. Anitz aixkide apuntatu dira Aezkoa ta Erroibarretik, bertze lekueteik baitare, baia gehio dira interesa duzienak. Apunta zite, debalde beita.



Zato ta euskaras gozatu!!

lunes, 11 de enero de 2016

Gartxot Eguna 2016



2016ko Gartxot Eguna badator


urtarrilak 16 larunbata

Larunbatean, goizeko 10etan kobara irtenaldia eginen dugu, urtero bezala, euria, elurra, hodeiak edo eguzia lagunduta. Goizeko 11etan, Itzaltzun bertan jarriko dugun karpan haurrentzako dantza eta joku tailerrak egonen dira. Eguerdian, 15etan, bazkari autogestionatua egonen da karpan. Arratsaldean, 18etan, Ezkarotzen, Amama filmaren emanaldia izanen dugu Ibar Etxean. 20etan Itzaltzun (karpan), Amaren Alabak taldearen kantaldiak afarirako giroa berotuko du. 21etan hasiko gara afaltzen eta ondoren, Gathübi eta Xutik taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera izanen dugu….goizalderarte noski!

urtarrilak 17 igandea

Igandean, batzuk bestondoarekin egon arren, jaiak jarraituko du. 11etan Otxandategiko joaldun eta txistuen kalejira izanen dugu Itzaltzun barna eta 11,30etan haurren emanaldia, larunbatean ikasitakoa erakutsiko digute. 12etan hamaiketako-bazkaria,14etan Xendarinen Ahizpen kantaldia eta 15,30etan Gartxot Ekimenaren ibilbideren bideo txikitxo bat ikusteko aukera izanen dugu. Ondoren, agurrak.