Benetako korrika gaur hasten da. Euskaraz bizi eta euskara zabaldu !!!
2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
lunes, 10 de abril de 2017
20 KORRIKAren mezuaren irakurketa
"Alfabetatzearen,
euskalduntzearen, ikastolen, euskara batuaren, literaturaren, prentsa
idatziaren, irratiaren, telebistaren eta KORRIKA askoren ondoren, azken
berrogei urteotako biziberritzearen ondoren, euskararen aldeko mugimendua
egonkortu egin dela esaten da, normaltasunaren alde aurrerapauso handiak egin
eta normalitate moduko batean lasaiturik edo trabaturik gelditu dela euskaraz
bizi ahal izateko asmo kolektiboa.
Euskararen
alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik. Aukerak eta maukerak
egin behar izaten ditugu euskaraz bizi nahi dugunok. Belaunaldiak daramatzagu
behetik gora elkartzen eta ekiten, erresilientzia honetan, goitik behera
ezartzen zaizkigun lasaigarri kulturalak eta traba politikoak gainditzeko.
Badugu motibo bat: badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, ispilu
batean bezala islatzen dela bizitza hizkuntzan.
Hizkuntzan
ikusten du bere burua edozein pertsonak zein komunitatek, oharkabean bada ere,
eta hizkuntza kaltetua ispilu apurtua bezalakoa izaten da. Hizkuntza bat
desagertzen denean, mundu guztiak galtzen du bizitza ikusteko eta azaltzeko
modu berezi bat. Balioa du norberarena denean eta beste batzuena denean ere
bai. Euskara, beste hizkuntzak bezala, altxor unibertsal bat da, denona delako,
agortzen ez delako eta dohainekoa delako.
Denona da,
dena pribatizatzen ari den sasoian. Ez da agortzen erabiliz gero, gauza
gehienak erabiliz gero bota behar izaten diren egunetan. Eta dohainik
erabiltzen dugu, gehien gehiena ordaindu behar izaten denean. Euskara noranahikoa
da, baina gutako bakoitzaren baitan dago. Lapur altxorra balitz bezala edukiko
dugu zulo ilunen batean ezkutaturik? Konturatzen zara goizetan ohetik
jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?"
Sarrionandia ha destacado "el valor universal" del euskera,
por ser "de todos, inagotable y gratuito". A su vez, según ha
explicado, "el euskera no se agota a pesar de usarlo y lo empleamos
gratis, en un mundo donde es necesario pagar casi todo".
Asimimo, el escritor ha
reivindicado que "trabajar
a favor del euskera todavía supone ir en contra de la normalización",
además de subrayar "el esfuerzo que tenemos que hacer los que queremos
vivir en euskera".
También ha querido indicar
que "llevamos generaciones uniéndonos de abajo a arriba en esta
resiliencia para hacer frente a los tranquilizantes culturales y obstáculos
políticos que nos imponen
Ha concluido el discurso planteando la siguiente reflexión:
"¿Nos damos cuenta cada mañana, cuando nos levantamos de la cama, de que
podemos sentir una gota de dulce miel en los labios?".
Etiquetas:
20 KORRIKAren mezuaren irakurketa
viernes, 7 de abril de 2017
martes, 4 de abril de 2017
2017 IZABAko KANTUJIRA
IZABAko KANTUJIRA
apirilak 8 abril
arratsaldeko 18:30 tarde
Aitorren
hizkuntza zaharra ( 3. kantu)
Bagare,
bagara (4. kantu)
2 geldiketa/ parada
Egia da ( 6. Kantu)
Triste
bizi naiz eta ( 20 kantu)
3 geldiketa/ parada
Aberriaren
Mugak (1. kantu)
Baratze bat (5.
kantu)
4 geldiketa/ parada
Eperrak (3. kantu)
Guk
Euskaraz (10
kantu)
5 geldiketa/ parada
Aita semeak ( 2. kantu)
Nor nori
nork ( 16.
kantu)
Marina
Marina (12.
kantu)
6 geldiketa/ parada
Oi ama Euskalherria ( 14.
kantu)
Txoriak txori (15. Kantu)
7 geldiketa/ parada
Xalbadorren
heriotza (17.kantu)
Erribera jota ( 9. Kantu)
Erribera jota ( 9. Kantu)
20 KORRIKAren BIDEOAK
Uskararen lasterketan parte hartu duten guztiei ZORIONAK.
Euskarak batzen gaitu
Burgi
Erronkari
Izaba
Uztarroze
lunes, 3 de abril de 2017
20 KORRIKAren argazkiak
Apirilaren hasieran eta gau erdian. euripean eta hotzarekin Korrika Erronkaribarrean sartu zen. Euskalakariek uskararen lekukoa ilusioz eta kemenez eraman zuten. Gure ibarrean Uskara bizirik dago
El 1 de abril. a las 24 horas la Korrika entró en nuestro valle. Con ilusión y llenos de futuro los reoncaleses y roncaleses dijeron BAI EUSKARARI. El Ekialde sigue hablando uskara.
Kebenkok, Korrikaren bideotan agertzen ez diren batzuk -- KEBENKO, Erronkariko ESKOLA, GAZTELU elkartea eta URZAINKI herria-- bereziki goraipatu nahi du
Mediante unas fotos queremos dejar constancia del apoyo que han dado a la Korrika el pueblo de Urzainki, Kebenko elkartea, Gaztelu Elkartea y El Colegio Público Julián Gayarre, Asociaciones y grupos que no salen en los vídeos oficiales de la Korrika
Kebenkok gauerdiko 00;30 etan lekukoa hartu zuen.
Entrada la media noche kebenko cogió el testigo del euskara
Jarraian Erronkariko Eskolak parte hartu zuen
A continuación la Escuela de Roncal dijo BAI EUSKARARI.
Urzainki herriak harrera ona eman zion KORRIKARI.
Uzrainki tambien estuvo presente en la Korrika
Erga, Gaztelu, Kurruskla eta Kebenko Korrikan
Erga, Kurruxkla. Gaztelu eta Kebenko en la carrera del Uskara
Suscribirse a:
Entradas (Atom)









