"Alfabetatzearen,
euskalduntzearen, ikastolen, euskara batuaren, literaturaren, prentsa
idatziaren, irratiaren, telebistaren eta KORRIKA askoren ondoren, azken
berrogei urteotako biziberritzearen ondoren, euskararen aldeko mugimendua
egonkortu egin dela esaten da, normaltasunaren alde aurrerapauso handiak egin
eta normalitate moduko batean lasaiturik edo trabaturik gelditu dela euskaraz
bizi ahal izateko asmo kolektiboa.
Euskararen
alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik. Aukerak eta maukerak
egin behar izaten ditugu euskaraz bizi nahi dugunok. Belaunaldiak daramatzagu
behetik gora elkartzen eta ekiten, erresilientzia honetan, goitik behera
ezartzen zaizkigun lasaigarri kulturalak eta traba politikoak gainditzeko.
Badugu motibo bat: badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, ispilu
batean bezala islatzen dela bizitza hizkuntzan.
Hizkuntzan
ikusten du bere burua edozein pertsonak zein komunitatek, oharkabean bada ere,
eta hizkuntza kaltetua ispilu apurtua bezalakoa izaten da. Hizkuntza bat
desagertzen denean, mundu guztiak galtzen du bizitza ikusteko eta azaltzeko
modu berezi bat. Balioa du norberarena denean eta beste batzuena denean ere
bai. Euskara, beste hizkuntzak bezala, altxor unibertsal bat da, denona delako,
agortzen ez delako eta dohainekoa delako.
Denona da,
dena pribatizatzen ari den sasoian. Ez da agortzen erabiliz gero, gauza
gehienak erabiliz gero bota behar izaten diren egunetan. Eta dohainik
erabiltzen dugu, gehien gehiena ordaindu behar izaten denean. Euskara noranahikoa
da, baina gutako bakoitzaren baitan dago. Lapur altxorra balitz bezala edukiko
dugu zulo ilunen batean ezkutaturik? Konturatzen zara goizetan ohetik
jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?"
Sarrionandia ha destacado "el valor universal" del euskera,
por ser "de todos, inagotable y gratuito". A su vez, según ha
explicado, "el euskera no se agota a pesar de usarlo y lo empleamos
gratis, en un mundo donde es necesario pagar casi todo".
Asimimo, el escritor ha
reivindicado que "trabajar
a favor del euskera todavía supone ir en contra de la normalización",
además de subrayar "el esfuerzo que tenemos que hacer los que queremos
vivir en euskera".
También ha querido indicar
que "llevamos generaciones uniéndonos de abajo a arriba en esta
resiliencia para hacer frente a los tranquilizantes culturales y obstáculos
políticos que nos imponen
Ha concluido el discurso planteando la siguiente reflexión:
"¿Nos damos cuenta cada mañana, cuando nos levantamos de la cama, de que
podemos sentir una gota de dulce miel en los labios?".
No hay comentarios:
Publicar un comentario