2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
miércoles, 24 de enero de 2018
sábado, 20 de enero de 2018
2018 Gartxot Eguna
Urtarrilak 20-21
Itzaltzun
Larunbata eta igandean Gartxot Eguna ospatuko dute
Itzaltzun (Nafarroa). Gartxot pertsonaiaren kondairan oinarritutako egun hau 2009an hasi zen egiten eta
“euskal kultura eta hizkuntza auzolanaren bidez bultzatzea” du helburu.
Urtarrileko elurrekin batera Gartxot
Eguna ailegatuko da Itzaltzunera. Urtarrilaren 20 eta 21ean, kultura zein
hizkuntza bultzatuko da egitarau oparo baten bidez.
Aurten ekitaldi bakarra egingo da Itzaltzutik kanpo eta honek
emango dio hasiera Gartxot Egunari: Eusklabo Alaiak liburu ilustratuaren
aurkezpena egingo da Ezkarotzen, larunbatean 12:00etan Ibar Etxean.
Gainerakoan, hemen asteburuko egitaraua:
Urtarrilaren 20, larunbata. Ezkarotzeko ekitaldiaren ostean
13:30ean “bermuta” eta zanpantzarren kalejira Itzaltzun. 14:30etan Bazkari
herrikoia. 16:30etan Bertso saioa dinamikoa, Uxue Alberdi eta Miren
Artetxerekin. 19:00etan Xabi Solano eta Zigor DZ-en emanaldia. 21:00ean
“bokata” afaria. Ondoren Gathübi eta Dj Ezekiel. 02:00tan Karparen Itxiera.
Urtarrilak 21 igandea, 10:00etan Elkorretara mendira ibilaldia. 12:00etan
haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan. 14:30ean bazkari
autogestionatua. Eta 15:30 ean Mattin Lerissa, Behorlegiko kantariaren
emanaldia
21ean, 10:00etan, Elkorretara ibilaldia izango da. 12:00etan,
haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan eta eguerdian, bazkari
autogestionatua.
En Izalzu se conserva la leyenda de Gartxot, un bardo navarro
medieval que fue emparedado en vida por haber cometido un crimen horrendo.
Según la leyenda, las palomas le llevaban granos de trigo para que no muriera
de hambre durante el invierno.
Ante la llegada de monjes extranjeros al monasterio de Orreaga
(Roncesvalles), ve cómo éstos se apropian de su hijo Mikelot, que tiene una voz privilegiada, al que llevan al
monasterio y tratan de convertir en un monje cantor en lengua culta y de una
tradición que es ajena a la suya. Gartxot libera a su hijo y huye a los montes
de Izalzu con él, pero ambos son atrapados por el merino. Gartxot prefiere dar
muerte a su propio hijo antes de que los monjes lo recuperen y éste es el
crimen por el cual es condenado a permanecer encerrado hasta su muerte en una
torre a merced de las limosnas que le den los caminantes.
miércoles, 10 de enero de 2018
viernes, 5 de enero de 2018
2018ko Maskaradak
Muskildarrek
maskaradak emango düe
Orotara, 16 jelkaldi
eginen dütüe Xiberoan gaindi. Maskarada horietan, 35 bat gaztek parte hartzen
düe, beste hainbeste lagüntzale badelarik. Horietarik diren dendariek lan
handia egin eta egiten jarraikitzen düe.
Düala aste zonbait hasirik, astebürü oroz
mustrakak egiten dütüe, astearen lüzaran, aldiz, taldeka ari direlarik. Egüberriko
bakantzetan, haatik, üsüxka bildüko dira, urtarilaren 7ko prestik izateko.
Hona agerraldi edo
jelkaldien egünak:
Urtarilaren 7a, igantea: Muskildi
Urtarilaren 14a, igantea: Pagola
Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze
Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe
Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü
Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe
Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere
Barantailaren 25a, igantea: Eskiula
Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü
Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze
Martxoaren 18a, igantea: Lakarri
Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre
Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe
Apirilaren 8a, igantea: Hoki
Apirilaren 15a, igantea: Larraine
Apirilaren 22a, igantea: Muskildi
El 7 de enero comenzaron las mascaradas en Iparralde. Los jóvenes de Muskildi recorrerán Zuberoa con sus danzas y chirigotas. El 22 de abril, el pueblo de Muskildi vivirá la última representacion de las mascaradas de 2018
Bidankozarte 26
Klikatu beheko linkean eta Bidankozarte aldizkaria ikus dezakezu.
Haz un click en la dirección de abajo y podrás ver la revista Bidankozarte
https://drive.google.com/file/d/1K8lpJrGueedzfbSdBDAdHZ3_WD35sBoO/view?usp=sharing
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











