Muskildarrek
maskaradak emango düe
Orotara, 16 jelkaldi
eginen dütüe Xiberoan gaindi. Maskarada horietan, 35 bat gaztek parte hartzen
düe, beste hainbeste lagüntzale badelarik. Horietarik diren dendariek lan
handia egin eta egiten jarraikitzen düe.
Düala aste zonbait hasirik, astebürü oroz
mustrakak egiten dütüe, astearen lüzaran, aldiz, taldeka ari direlarik. Egüberriko
bakantzetan, haatik, üsüxka bildüko dira, urtarilaren 7ko prestik izateko.
Hona agerraldi edo
jelkaldien egünak:
Urtarilaren 7a, igantea: Muskildi
Urtarilaren 14a, igantea: Pagola
Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze
Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe
Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü
Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe
Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere
Barantailaren 25a, igantea: Eskiula
Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü
Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze
Martxoaren 18a, igantea: Lakarri
Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre
Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe
Apirilaren 8a, igantea: Hoki
Apirilaren 15a, igantea: Larraine
Apirilaren 22a, igantea: Muskildi
El 7 de enero comenzaron las mascaradas en Iparralde. Los jóvenes de Muskildi recorrerán Zuberoa con sus danzas y chirigotas. El 22 de abril, el pueblo de Muskildi vivirá la última representacion de las mascaradas de 2018
No hay comentarios:
Publicar un comentario