2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

sábado, 30 de mayo de 2015

martes, 26 de mayo de 2015

XVI. Espartinaren Martxa


ALBERTO ANGOSi egindako omenaldia



Erronkariko XIX.Uskararen egunean Kebenkok Alberto Angos omendu zuen Erronkaribarreko Uskara berreskuratzeko ahaleginak eskertuz.




Kebenko agradeció a Alberto Angos sus esfuerzos por mantener vivo el euskara roncalés.

I.Mikroipuin Lehiaketaren Sariak

Lehen saria


Ibaiertzera iristean zubia zeharkatu edo ez galdetu zion bere buruari. Zigorrez eta minez beteriko motxilak zama gehiegi zeraman. Halere, urteetan sentitutako itxaropenarekin pentsatu zuen, baita bidean egindako lagun zein etsaiekin ere. Ametsa egi bihurtzean elkar ospatuko zutela adostua zuen gainontzekoekin eta helmugara iristeko erantzunkizunak indarra ematen zion.
  • Aurrera! –ezkerreko antenak.
  • Hobe hemen gelditu, nahikoa egin dugu!-eskuinekoak.
  • Ezta pentsatu ere! Gertu dugu Ekialtea, uskararen dirdira! Goazen
Mendeetako altxorra bidean ahaztuta utziko ez zuela erabaki eta arduratsu jarraitu zuen. Oztopoen gainetik mantso, baina aurrera.

Motxilan sartu zuen ahalegina. Horrekin lortuko baitzuen ametsa egi bihurtzea.

Horrekin lortuko baitzuen ekialtea uskalduntzea.


Aitziber Ganuza

Bigarren Saria



Gaua heldu da eta mendi tontorretatik jaitsitako laino hezearen ziztada somatzen hasia da Nafarroa Ekialdeko bailara hotzetan. Harrizko etxeen sukaldeetan sua piztuta dago, haren berotasunarekin uskararen bizitasuna harrotu nahirik

Suaren argia, azken orduko gonbidatu gisa, adi adi dago amonek kontatzen ari diren istorio zaharrak bere magalean irudikatuz.

Mendeetan zehar suaren argiak eguneroko hitzorduari ez dio kale egin ezta uskarak ere. Biak eskutik helduta ibili dira ekialdeko ibaxetan, barruan izkutaturik zeramatzaten maitasuna eta berotasuna elkarbanatuz. Egunsenti batean su argiaren disdira Ekialdetik zabaldu zen, mendietako iluntasuna argitzen. Eguzkiaren izpiek bizia eman zioten suak gordeta zuen sekretuari eta Ekialtea Uskararen dirdira bihurtu zen.
Mikel Viñuales


Zorionak Aitziber eta Mikel !!!

lunes, 25 de mayo de 2015

2015 Uskara Egunaren Kronika




10:30etan.kalejira alai batekin hasiera eman genion 2015ko Uskararen Egunari. Erronkariko  karrikak kantuz eta dantzaz bete ziren,

A las 10.30 de la mañana una kalejira  por las karrikas de Erronkari abríó el telón del Uskararen Eguna.



11:30etan euskaltzaleok bildu ginen pilotalekuan Ekialdeko kolektiboek prestatuko ekitaldiekin gozatzeko.. Amaieran gure herritar euskalduna Julian Gayarra  omendu genuen, mikro-ipuinen lehiakeraren sariak banatu eta lekukoa Urzainkiko herriari pasa genion. Flasmob  alai batek gala itxi zuen,




A las 11:30 la gala a favor del euskara congregó  a los euskalzales del Ekialde en el frontón donde los colectivos del valle realizaron diferentes actuaciones. Al final de la fiesta, homenajeamos al nuestro paisano Julian Gayarre, se hicieron públicos los nombres de los  ganadores del 1er concurso de micro-relatos y pasamos el testigo del próximo Uskararen Eguna al pueblo de Urzainki. El flashmob de la canción “ ez da hilen. ez da hilen” dio  por cerrada esta gran fiesta del uskara.




Trikitilariek lagunduta tabernaz taberna ibili ginen  bakalaurreko poteoa eginez



Con musika de las trikitixas hicimos una ronda-poteo por las diferentes tabernas.


15:00etan polikiroldegian 360 euskaltzaleok bildu ginen antolatuta zegoen bazkarian parte hartuz. Bazkariaren amaieran Alberto Angos omendu genuen Erronkariko Uskara berreskuratzeko egindako ahaleginak eskertuz.




La comida popular, que se celebró en el polideportivo, reunió a más de 350 comensales. En los postres rendimos un homenaje a Albeto Angos, reconociendo sus esfuerzos y trabajos de investigación por recuperar el dialecto roncalés-


Bazkalondoan “Etxakilarena” fanfarrearekin giro ederra sortu zen. Dantzak eta kantak tartekatu ziren, 20:00ak aldean fanfarrarekin kalera atera ginen,  tabernaz taberna ibili ginen eta 21:00ean kontzertuak hasi ziren.




La fanfarre “Etxakilarena” puso un buen ambiente end la sobremesa donde se alternaron cantos y danzas.  A las 8 finalizamos nuestra fiesta del polideportivo, recorrimos los bares con la fanfarre y a las 21:00 dieron comienzo los conciertos.

Eskerrak Erronkaibarreko euskaltzaleei