2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

martes, 26 de mayo de 2015

I.Mikroipuin Lehiaketaren Sariak

Lehen saria


Ibaiertzera iristean zubia zeharkatu edo ez galdetu zion bere buruari. Zigorrez eta minez beteriko motxilak zama gehiegi zeraman. Halere, urteetan sentitutako itxaropenarekin pentsatu zuen, baita bidean egindako lagun zein etsaiekin ere. Ametsa egi bihurtzean elkar ospatuko zutela adostua zuen gainontzekoekin eta helmugara iristeko erantzunkizunak indarra ematen zion.
  • Aurrera! –ezkerreko antenak.
  • Hobe hemen gelditu, nahikoa egin dugu!-eskuinekoak.
  • Ezta pentsatu ere! Gertu dugu Ekialtea, uskararen dirdira! Goazen
Mendeetako altxorra bidean ahaztuta utziko ez zuela erabaki eta arduratsu jarraitu zuen. Oztopoen gainetik mantso, baina aurrera.

Motxilan sartu zuen ahalegina. Horrekin lortuko baitzuen ametsa egi bihurtzea.

Horrekin lortuko baitzuen ekialtea uskalduntzea.


Aitziber Ganuza

Bigarren Saria



Gaua heldu da eta mendi tontorretatik jaitsitako laino hezearen ziztada somatzen hasia da Nafarroa Ekialdeko bailara hotzetan. Harrizko etxeen sukaldeetan sua piztuta dago, haren berotasunarekin uskararen bizitasuna harrotu nahirik

Suaren argia, azken orduko gonbidatu gisa, adi adi dago amonek kontatzen ari diren istorio zaharrak bere magalean irudikatuz.

Mendeetan zehar suaren argiak eguneroko hitzorduari ez dio kale egin ezta uskarak ere. Biak eskutik helduta ibili dira ekialdeko ibaxetan, barruan izkutaturik zeramatzaten maitasuna eta berotasuna elkarbanatuz. Egunsenti batean su argiaren disdira Ekialdetik zabaldu zen, mendietako iluntasuna argitzen. Eguzkiaren izpiek bizia eman zioten suak gordeta zuen sekretuari eta Ekialtea Uskararen dirdira bihurtu zen.
Mikel Viñuales


Zorionak Aitziber eta Mikel !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario