2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

martes, 31 de julio de 2018

Mariano Mendigatxaren heriotza eguna


Agur eta ohorea Mariano Mendigatxari !!!
(1832ko otsailaren 2an jaioa eta 1918ko uztailaren 31an hildakoa)
Lorerik ez gaur goizean Mariano Mendigatxaren hilobia, hilarri honen aurrean, Bidankozeko elizaurian (hilerrian), baina bere heriotzaren mendeurrenean askok gure Erronkariko Uskararen azken mohikanoa gogoratuko dugu. Goian bego, Mariano.


Amanece sin flores la tumba de Mariano Mendigacha, delante de esta estela, en el cementerio de Vidángoz, y sin embargo hoy seremos muchos los que recordaremos al último mohicano del nuestro Uskara roncalés el día que se cumplen cien años de su muerte. Descansa en paz, Mariano.

domingo, 29 de julio de 2018

2018 Erronkari Janzkeraren Eguna

agorrilak 5 agosto
IZABAn
artilearen kultura



12:15
Elizako atarian partaideen elkarketa eta Plazaraino  martxa
Concentración de trajes roncaleses en la Plaza y Cortejo hasta la plaza


12:30
Janzkeraren aurkezpena herriko plazan eta gure historiaren pasadizo baten antzezpena.
Presentación de la la indumentaria en la plaza y escenificación de un momento de nustra historia

15:00
Bazkari herrikoia
comida popular autogestionada



2018 Neskak Festival

                                                                     agorrilak 5 agosto
                                                  URZAINKIn


NESKAK FESTIVAL jaialdiaren bigarren edizioa aurkezten dizuegu, formatu txikiko festibal bat, non emakumea eta landa eremua ardatz nagusi bilakatzen dira.
Ekimen hau, gure herrietako bizilagunei Blues, Rock eta Folk kalitatezko musika hurbiltzeko sortu zen duela 6 urte, Urzainkiko jaietan, abuztuko igande batean, musika eta ospakizun gogak elkartu zirenean.
Apurka apurka, proiektu honek, beste osagai bat gehitu du, idei berritzaile bat alegia: jai eta musika arloan emakumeen lidergoa, ikusgarritasuna eta berdintasuna bultzatzea eta aldarrikatzea. Dudarik gabe, historian zehar emakumeak ahaztuak izan dira eta musika arloan ere bai.

Horregaitik urte hauetan izan dugun harrera kontutan izanda, proposamena zabaldu eta gure asmoa handitu egin dugu eta persona gehiagoren laguntzarekin aurrera jarraitzen dugu.
2017an Neskak Blues Festival izenarekin estreinatu genuen emakumezko taldeak edo abeslariak ikusgarri egiteko asmoarekin.
Bi zutabe nagusitan oinarrituta dagoen proiektu baten alde egiten dugu: Emakumea musika arloan eta kultura landa eremuan. Horretarako kalitatezko musika eta musika mota hauetan emakumezko aurpegia eskainiko duen jaialdi txiki bat urtero antolatzea izango da gure helburua.


Proiektu hau, herriko eta ibaxako beste emakume eta gizonen artean partekatu eta zabadu dugu NSK NESKAK elkartea sortuz.
Ibaxako beste elkarte eta erakunde batzuekin ere bat egin nahi dugu gure kultur eskaintza eta jardueren agenda zabalagoa izan dadin.

Aurten NESKAK FESTIVAL 2018 aurkezten dizuegu musika onez beteta baina batez ere ilusio handiz beteta. Hiru talde hauek egongo direla aurreratzen dizuegu:
La Niña Hilo edo LäNH, talde naparra, Laura Recarte abeslaria, César Bueno, Juanan Melero, Raquel Cuartero, Mercedes Bueno eta Pablo Gimeno musikariekin batera osatzen duen taldea. 3 diska argitaratu diztuzte.
The Grooves, neska talde madrildarra, estatu mailako festibal garrantzitsuenetan aritua, musika dantzagarria egiten duen taldea.
Shirley Davis & The Silverbacks, gaur egun, abeslari soul onenetarikoa da mundu mailan.
Eguna osatzeko beste jarduera batzuk ere izango ditugu: bermut saioa tabernetan Besos y Pistolas taldearekin, “PIONERAS” dokumental-solasaldia eta gaua bukatzeko DJ “Aniana y Punto”, honez gain food trucks, artisau garagardoa….

EGITARAUA

13:30 Bermut saioa BESOS Y PISTOLAS taldearekin
17:00 PIONERAS dokumental-solasaldia
19:00 LäNH – LA NIÑA HILO
20:30 THE GROOVES
20:00 SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS
00:00 DJ ANIANA Y PUNTO




sábado, 28 de julio de 2018

2018 Erronkariko Kantujira


                                     



ERRONKARIko KANTUJIRA
                                     abuztuak  18 agosto
                                               arratsaldeko 19:00 tarde

1 geldiketa/ parada      Udalan-- Ayuntamiento

Aitorren hizkuntza zaharra  (3. kantu)
Guk Euskaraz  (9. kantu)

2 geldiketa/ parada  Txarpa etxearen aurrean—Casa Txarpa 

Egia de egia  (6 kantu)
Triste bizi naiz eta  (12. kantu)
          
3 geldiketa/ parada  Julian Gayarraren etxean—Casa Julian Gayarre

           Herribera jota ( 8.kanta)
Zazpiak oihal batetik (15. kantu)

4 geldiketa/ parada  Portazabalea -- Portazabalea

Itsasontzi baten (32. kantu)
Baratze bat  (5. kantu)
Aberriaren mugak (1. kantu)

5 geldiketa/ parada   Txarpa taberna aurrean—cafeteria Txarpa

Salamankara( 28 Kantu)
Eperrak (7.kantu

6 geldiketa/ parada   Errota Tabernan – Errota

Txantxibiri (23 kantu)
Lau teilatu (22 kantu)

7 geldiketa/ parada   Kuko Tabernan – Cuco Taberna

Aita semeak tabernan daude (2. kantu)
Ameriketara  joan nintzen (24. kantu)

8 geldiketa/ parada   Suargi Taberna – Suargi Taberna

Txoria Txori (13. kantu)
Xalbadorren heriotza (14. kantu)
Bidankoze Bidankoze (18. kantu)

miércoles, 25 de julio de 2018

2018 Erronkaribarra uskaraz kanta kantari






















Izabako karriketatik ibili ginen kanta kantaru uztailaren 21an

Las calles de Izaba se llenaron de canciones en euskara la tarde del 21 de julio
























Ordu berean Julian Gayarre abesbatzak kontzertu bat eskain zuen Uztarrozeko elizan.

En Uztarroze la coral Julian Gayarre ofreció un concierto de canciones es uskara.



Gure uskara aurrera doa.

2018 XIX ESPARTINAren MARTXA


Euripean Espartiñaren martxa  burutu genuen. Katea ez da apurtu eta hurrengo urtean  Maulen bilduko gara



Bajo la lluvia , un año mas realizamos la marcha de la espartiña.  El próximo año en Maule celebraremos la XXº edición de esta marcha.