2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

domingo, 29 de julio de 2018

2018 Neskak Festival

                                                                     agorrilak 5 agosto
                                                  URZAINKIn


NESKAK FESTIVAL jaialdiaren bigarren edizioa aurkezten dizuegu, formatu txikiko festibal bat, non emakumea eta landa eremua ardatz nagusi bilakatzen dira.
Ekimen hau, gure herrietako bizilagunei Blues, Rock eta Folk kalitatezko musika hurbiltzeko sortu zen duela 6 urte, Urzainkiko jaietan, abuztuko igande batean, musika eta ospakizun gogak elkartu zirenean.
Apurka apurka, proiektu honek, beste osagai bat gehitu du, idei berritzaile bat alegia: jai eta musika arloan emakumeen lidergoa, ikusgarritasuna eta berdintasuna bultzatzea eta aldarrikatzea. Dudarik gabe, historian zehar emakumeak ahaztuak izan dira eta musika arloan ere bai.

Horregaitik urte hauetan izan dugun harrera kontutan izanda, proposamena zabaldu eta gure asmoa handitu egin dugu eta persona gehiagoren laguntzarekin aurrera jarraitzen dugu.
2017an Neskak Blues Festival izenarekin estreinatu genuen emakumezko taldeak edo abeslariak ikusgarri egiteko asmoarekin.
Bi zutabe nagusitan oinarrituta dagoen proiektu baten alde egiten dugu: Emakumea musika arloan eta kultura landa eremuan. Horretarako kalitatezko musika eta musika mota hauetan emakumezko aurpegia eskainiko duen jaialdi txiki bat urtero antolatzea izango da gure helburua.


Proiektu hau, herriko eta ibaxako beste emakume eta gizonen artean partekatu eta zabadu dugu NSK NESKAK elkartea sortuz.
Ibaxako beste elkarte eta erakunde batzuekin ere bat egin nahi dugu gure kultur eskaintza eta jardueren agenda zabalagoa izan dadin.

Aurten NESKAK FESTIVAL 2018 aurkezten dizuegu musika onez beteta baina batez ere ilusio handiz beteta. Hiru talde hauek egongo direla aurreratzen dizuegu:
La Niña Hilo edo LäNH, talde naparra, Laura Recarte abeslaria, César Bueno, Juanan Melero, Raquel Cuartero, Mercedes Bueno eta Pablo Gimeno musikariekin batera osatzen duen taldea. 3 diska argitaratu diztuzte.
The Grooves, neska talde madrildarra, estatu mailako festibal garrantzitsuenetan aritua, musika dantzagarria egiten duen taldea.
Shirley Davis & The Silverbacks, gaur egun, abeslari soul onenetarikoa da mundu mailan.
Eguna osatzeko beste jarduera batzuk ere izango ditugu: bermut saioa tabernetan Besos y Pistolas taldearekin, “PIONERAS” dokumental-solasaldia eta gaua bukatzeko DJ “Aniana y Punto”, honez gain food trucks, artisau garagardoa….

EGITARAUA

13:30 Bermut saioa BESOS Y PISTOLAS taldearekin
17:00 PIONERAS dokumental-solasaldia
19:00 LäNH – LA NIÑA HILO
20:30 THE GROOVES
20:00 SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS
00:00 DJ ANIANA Y PUNTO




No hay comentarios:

Publicar un comentario