2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

sábado, 12 de marzo de 2011

Korrika 17. Omendua: Euskaltzaindia





Euskaltzaindia, euskararen lurralde osoa aintzat harturik, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da. 1919an sortu zenetik euskara babestea du xede, eta euskarari buruzko ikerlanak egiteaz gain, berari dagokio hizkuntzaren normalkuntzarako arauak jartzea.
Euskaltzaindiak euskara batua sortzeaz gain, euskalkien ondarea jasotzen ere jakin du, dialektologiari buruzko hainbat ikerketa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa izenekoa egin eta argitaratu dituelarik.
Bestetik, ezin ahaztu Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta Korrika antolatzen duen AEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta Rikardo Arregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izan direla helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak.
Horregatik guztiagatik, Korrikak eta AEK-k Euskaltzaindiak euskararen alde egindako lan eskerga omendu nahi dute Korrika 17rekin.
Aek-k quiere homenajear en esta korrika la labor de Euskaltzaindia y el apoyo prestado al movimiento de euskaldunización de adultos.
maitatu, ikasi, ari.....EUSKALAKARI

No hay comentarios:

Publicar un comentario