2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 9 de diciembre de 2011

Hizkuntza politikoa burujabea


EHEk, berriz ere, garbi adierazi nahi du Vascuencearen Legeak aldaketa osoa behar duela. Hori baita, indarrean dauden bestelako hizkuntza politika menderatzaile eta erasokorrekin batera, euskaldunon hizkuntza eskubideen urratzaile. Beraz, errotik aldatu beharrekoa da. Bestela, egungo egoera aldatzetik urrun izanen gara, eta euskaldunok bigarren mailako herritar izaten jarraituko dugu, ez dugu euskaraz bizitzeko eskubiderik izango. Euskarak, biziraungo bada, lehentasuna behar du bere herrian, eta hori ofizialtasunaren eta kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabearen bidetik baino ez da etorriko.
Honenbestez, Vascuencearen legea pikutara bidali eta herri euskaldunari hauspoa emango dioten hizkuntza politika burujabeak aldarrikatzeko EHEtik deituko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak.
Abenduaren 15ean bertan jendarteratuko dugu aipatu legearen inguruan EHEk egiten duen hausnarketa.

Euskalherrian Euskaraz denuncia una vez más la ley actual del euskara que hace que los euskaldunes seamos ciudadanos de segunda en Nafarroa. Porque queremos vivir en euskara, tenemos que modificar esta nefasta ley del euskara. Acude el 15 de Diciembre a las convocatorias de protesta que hemos organizado para exigir el cambio de dicha ley.

Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Iruñean, 2011ko abenduaren 9an

No hay comentarios:

Publicar un comentario