TXILLARDEGI KONPROMETITUA, KOHORENTEA ETA EZINBESTEKOA
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea urtarrilaren 14an hil zen etxean, Donostiako Antigua auzoan. Txillardegiren itzala oso luzea da Euskal Herriko politikagintza, hizkuntzalaritza eta literaturan. ETAren sortzaileetako bat izan zen, eta Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreran ere parte hartu zuen. 1961ean erbesteratu egin zen, eta Frantzian eta Suitzan bizi izan zen. Baionan Euskal Idazkaritza sortu zuen, euskaltzale batzuekin batera. Euskara batuaren sorreran ere ezinbestekoa izan zen Txillardegi; Krutwig eta Mitxelenearekin batera, hura izan zen bultzatzaile nagusienetakoa. Baionan abiatutako elkarlanaren ondorio, ortografian eta morfologian oinarrizko arau batzuk adostu zituzten euskara baturako, eta 1965ean agiri batean argitaratu zituzten. Proposamen gehienak geroago Euskaltzaindiak onartu zituen Arantzazuko Batzarrean. Euskaltzain urgazle zen 1957tik, eta Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordeko kide zen, 1993an batzorde hori sortu zenetik. Haren idazle ibilbidea ere oparoa da, eta euskal literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin; hori hartzen da euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat. Jesus Mari Lasagabaster euskal literatur kritikari aitzindariak eman zion Leturia-ri lehen euskal nobela modernoaren izendapena edo titulua.
Txilardegik Euskal Herri osoaren eraikuntza lotu du.Bere ideiekin ados egon edo ez, iñork ezin dio ukatu hasieratik bukaerara izan duen koherentzia. Euskalgintzak era Euskal Herri euskaldunak galdu egin dute beren aita ponteko nagusia.
Con el 2012 nos ha dejado Txilardegi, una gran persona comprometida con Euskalherria y coherente con sus ideales hasta el final. Político con visión de futuro, escritor infatigable y difusor de la lengua vasca trabajó hasta el final con la esperanza de que todos los vascos y vascas formásemos una nación.
Txillardegi (1929-2012)
No hay comentarios:
Publicar un comentario