«Geroa askatasunean eraikitzen»
hasteko deia zabaldu da Donapaleutik.
Nafarroak bizirik jarraitzen duela aldarrikatzeko ehunka lagun bildu
ziren atzo Donapaleun. 1512an, usurpatzaileari aurre egiteko, liberazio-armada
Nafarroa Behereko herri horretatik Iruñerantz abiaturiko martxa gogora ekarriz,
deskonkista kolektiboa martxan jartzeko deiadarra zabaldu zuten.
Donapaleutik, ekialdetik mendebaldera eta
Iparraldetik Hegoaldera, Deskonkista Kolektiboa abian jarri zuten atzo ehunka
lagunek Nafarroa Behereko hiriburuan. Goizetik, Karrika Kurri desfileak
Nafarroa eta Bearnoko bazterretatik etorritako dantzariak, musikariak eta
jiganteak bildu zituen herriko karriketan.
Joaldunen doinuei jarraituz, Nafarroako ikur
erraldoi batek irekitzen zien martxa dantzari eta musikariei.
Gaita-jotzaile, batukada eta trikitien doinuak
lagundurik Iruñeko Ortzadar taldea, Zangozako dantza taldea, Nafarroa Behereko
Bolantak taldea, Laudioko batukadak eta Bearnoko Saint-Pe-de-Leren herriko
zangaluzeak aritu ziren dantzan Donapaleuko karriketan barna.
Bearnesek bat egin zuten atzo, beraz, euskal
herritarrekin deskonkistaren bidea irekitzeko asmoa duen ekimenarekin, 1512an
Nafarroa bearnesa zelako eta konkista bertaraino ailegatu zelako.
Cientos de personas nos reunimos en Donapaleu,
uniéndonos a los nabarros y nabarras que
hace 500 años se levantaron contra el usurpador e intentaron recuperar el reino que les arrebaron con la fuerza.
Ayer simbólicamente pusimos en marcha la desconquista colectiva del
Reino de Navarra que sigue luchando por
recuperar su identidad e independencia. .
No hay comentarios:
Publicar un comentario