Euskararen aldeko manisfestazioa Iruñan
martxoak 22 marzo
arratsaldeko 17:30 tarde
Euskaraz bizi nahi dugunok hemen,
Nafarroan, gero eta oztopo gehiago dugu Nafarroako Gobernuaren aldetik.
Euskaraz ari garenok arrotz gisa tratatzen gaitu gobernuak, eta desagerrarazi
nahi gaitu, gure lurretik bota. Ahaztu dute, nonbait, euskara dela “Lingua
Navarrorum”.
Nafarroako Gobernuak euskarari dion
amorrua argi ikusten da honetan eta hartan, behin eta berriz, hartzen dituen
erabakietan, egiten dituen adierazpenetan eta bere hizkuntza politikan. Adibide
gisa, hor dugu bidegabekeria zerrenda luzea: euskarazko irakaskuntza
zabaltzearen kontra Euskararen Legeak ezartzen duen zonifikazioa erabiltzea, D
eredua kakazteko ahaleginak (Guardia Zibilaren sasitxostena), elkarbizitzaren
aitzakian D ereduko ikastetxeen funtzionamendua erdaldundu nahia, Nafarroan ETB
sare digitalean ikusteko debekua eta isunak (haurrak euskarazko marrazki
bizidunik gabe erdaraz biziarazteko), Euskalerria irratiari lizentziarik ez
emateko trikimailu lotsagarriak, herrietako euskarazko komunikabideak
diru-laguntzarik gabe uztea, udalerrietako euskara zerbitzuak bezala, euskal
eremuko udalerrietan hainbat euskaraz jasotzea galaraztea (liburutegietan,
osasun-etxeetan euskaraz ez dakiten langileak jarrita), herriak sortutako
euskaltegiak itotzea diru-laguntzarik gabe uztea,…
Hau da UPNren euskararen kontrako jarrera.
El Gobierno foral
utiliza la crisis para ahogar al euskera
Nos sobran los motivos y creemos que ha llegado el momento de volver a salir a la calle para reivindicar su
derecho a vivir en euskerar. Están cansados de sortear los obstáculos que se
encuentran en el camino pero su sentimiento hacia la LinguaNavarrorum es
más fuerte y este sábado lo demostrarán en la calle. Los impulsores de la
manifestación de este sábado son personas y asociaciones que creen que el
euskera es una parte consustancial de Navarra y que tienen derecho a vivir en
una comunidad bilingüe. Por ello exigen un cambio en la "disparatada y
discriminatoria" política lingüística del Gobierno foral y rechazan los
drásticos recortes que éste ha realizado, escudándose en la crisis, en todos
los ámbitos relacionados con esta lengua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario