BIGARREN SARIA
AITORMENA
Guztiz baztertuta neukan
zugana sentitzen nuena adieraztea.Unerik egokiena ez nuen aurkitzen.Ongi
dakizunez, beldurra eta lotsa ez dira lagun fidelak.Behin eta berriz zin egiten
nion neure buruari saiatuko nintzatekeela zurekin bat egiten.Alferrik,
ordea.Zure presentzia sumatzen nuenean bihotza betizu bihurtzen
zitzaidan.Eztarria aldiz, harri eta mingaina gatz.Bitartean, etsipena,
sentimenduen erresuman koroa eskuratu nahian zebilen.Izandako ametsik ederrenak
garraztu egiten ari ziren desorekatutako pasio bortitz batek eraginda.Orduan,
ezinezkoa zirudiena gertatu zen.Zure durrundak aztoratu ninduen.Bai, Uskararen
Durrunda.Lotsati baina tinko nire urratsetan, zugana hurbildu nintzen eta
betiko izanen litzatekeela jakin nuen.
Enrike Galan Landa
No hay comentarios:
Publicar un comentario