LEHENENGO SARIA
Harrien berria.
Urzainkin karrikak dira bereziak. Karrika berezietan
aurkitzen baitira harriak. Harriak ere berezaiak dira. Izan ere, badute bizia
euren eztarrian, belarrian, gerrian eta armarrian. Esan bezala, badute harriek
eztarria eta eztarriak gordetzen du garraxia,
Larria, eta kolore bizikoa da garraxia. Era berean, harriek ere badute
belarria eta garraixia entzuten du belarriak, gerritik gora igotzen den
aharrausia.
Garraxiaren hedadura ez da ordea urria eta horren
ondorioz zurrunbilaturik dago herria, iritsi baita maskorraren berria.
Uskararen egarria du kebenko biztanleriak! Zurrumurrutik garraxira doazelako
harriak eta herriak, uskararen durrunda sortuz, egun honetako ahots pizgarria.
Oihane Garmendia Glaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario