2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 1 de diciembre de 2017

Euskararen Nazioen arteto Eguna


abenduak 3 diciembre
Euskara eguna

Euskararen NazioartekoEguna abenduaren 3an izaten da,  Xabierko Frantsesen egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz



1949an Eusko Ikaskuntzaj ezarri zuen egun hau  euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak  eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
: “Sin el euskera, Navarra no se entiende” 
 “Euskara gurea, denona”

Aurten, abenduaren 3an, Nafarroako Gobernuak estreinako aldiz, Euskararen Nazioarteko Eguna ofizialki ospatuko du. 
Nafarroako Gobernuak berretsi nahi du euskararekin bai eta nafar gizarteari hizkuntza hori normaltasun osoz baliatzeko aukera ematearekin ere duen konpromisoa. Hala berean, berretsi nahi du gure hizkuntzen elkarbizitzarako gizarte adostasuna erdietsi beharra dugula, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea xedea dela.
Hori horrela, Nafarroako Gobernuak herritarrak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera animatzen ditu, Nafarroaren Egunari gehitzen zaion eta oroitzapen hura aberasten duen ospakizuna izaki.”
Kebenkok uskara Erronkaribarreko karriketara atera nahi du

Kebenko elkarteak euskararen egunean euskararen aldeko aldarria egin nahi du. Abenduaren 3an, ez ezik, erabil dezagun gure hizkuntza egunero eta ahal dugun egoera gehienetan naturaltasunez.
Zaindu dezagun maite dugun hori, gure hizkuntza, gure ingurua, gure kultura eta  herrialdea.
Euskara plazara

No hay comentarios:

Publicar un comentario