Atsekabea zen nagusi.
Beste familia bat
polisera zihoan ihesi.
Ezin baitzuten
errealitatea irentsi.
Halere guztiek nahi
zuten egoera irauli.
-
Behitu ezazue ze triste dagoen Urralegi.
-
Behitu ze triste dauden Erronkaribarko izorroak, Ezka,
Belagu eta bere Mari.
-
Egoera aldatzeko behar dugu mirari.
-
Ze mirari ze arraio, egoera aldatzeko behar dugu bat egin
egon eta adi!
Honela
bat eginez lortuko baitugu Erronkaribar bizi dadin.
Eta hola
lortu zuten familia itzuli zedin
Denok
ziren pozez egarri
Ta
guztiek egin zuten batera irri.
Atarrabia
“Urrunean
bizi arren, Erronkaribarreko izorroek gure baitan bizirik irauten dute.
Hala ere populazio jaitsierak eta herrien gainbeherakadak tristura handia
sortarazten didate”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario