Izorroak
Niri tokatu zitzaidan.
Kolpez kolpe, ingurukoengandik banandu ninduten. Era, nire zorte bera izandako
beste batzuei lotuta, biluzik, uretara jaurti ninduten.
Korronteak ekarrita,
lur zabal eta horikaretan gabiltza orain. Sentsazio berriak: beroa, lehorra.
“Tenpra dago anitx idor”, egin du oihu gure gainean dabilen gizonak. Bera ere
etxetik urrun dago. Mutilaren hitzek nire sustraiak geratu diren bailara
oroitarazi didate: bere urrina, bere koloreak, bere soinuak. Bertako hizkuntza:
uskara; gure gisan, bertan sortu eta hazitakoa.
Erronkaribarko
izorroak, nireak bezala, mintzaira horren erro sakonekin daude txirikordaturik.
Enborrak moztuta ere,
kimu berriak lur zaharretatik elikatuko dira.
Lasarte-Oria
“Demagun Erronkaribarri beha hazi
den zuhaitz bat, ehundik gora urteko testigu isila, hitz egiten hasten dela
bat-batean. Zer kontatuko luke? Nork jakin! Eta, nola kontatuko luke? Hori
badakigu: uskaraZ, bailarako hizkuntzan.”
No hay comentarios:
Publicar un comentario