La Asociación Gaztelu organizó una lectura musicada de poemas autobiográficos. Isabel Garzia Hualde, autora del libro de poemas "El entremado luminoso", apoya con la venta de su libro el proyecto Centro Sandino de Nicaragua.
2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
miércoles, 14 de diciembre de 2011
Olerkiak Nicaraguaren alde
lunes, 12 de diciembre de 2011
Mikel Markez eta Martikorena Izaban.
Abenduaren 8an 152 euskaltzale Mikel Markezen eta Martikorenaren abestiekin Euskalherrian bizi garela sentitu genuen Izaban. Arratsalde honetan euskaraz bizitzeko aukera izan genuen.
Las canciones de Mikel Markez y Martikorena nos recordaron que vivimos en Euskalherria. Fue una tarde mágica en la que recordamos nuestras raíces.
Etiquetas:
Mikel Markez eta Martikorena Izaban
ESKOLA BERRIA ORAIN
ESKOLA BERRIA ORAIN
Guraso garenok, urtero-urtero ikusten dugu Erronkariko Eskolak ez duela eta ezin izango duela gaur egungo hezkuntza beharrei erantzuteko gaitasunik izan.
Kontzentrazio honekin bi gauza garrantzitsu aldarrikatu nahi ditugu: batetik, gure seme-alabek segurtasun baldintza hobezin batzuk betetzen dituen ikastetxe batean ikasteko duten eskubidea eta bestetik, egunerokotasunean hezkuntza-lanek eskatzen dituzten toki-beharrak bermatzea. Azken finean, ikastetxe egoki bat nahi dugu Nafarroako Foru Elkartean jada dauden asko bezalako bat
Desde nuestra perspectiva de padres y madres, vemos año tras año como el Centro Educativo de Roncal no responde ni tiene posibilidades de responder a las necesidades educativas actuales.
Reivindicamos el derecho de nuestros/as hijos/as a disponer de un centro educativo que cumpla unas condiciones óptimas de seguridad y garantice las necesidades de espacios que la labor educativa requiere día a día. Un Centro Escolar digno, como muchos que ya existen en la Comunidad Foral de Navarra.
! COLEGIO NUEVO YA !
! COLEGIO NUEVO YA !
viernes, 9 de diciembre de 2011
Hizkuntza politikoa burujabea
EHEk, berriz ere, garbi adierazi nahi du Vascuencearen Legeak aldaketa osoa behar duela. Hori baita, indarrean dauden bestelako hizkuntza politika menderatzaile eta erasokorrekin batera, euskaldunon hizkuntza eskubideen urratzaile. Beraz, errotik aldatu beharrekoa da. Bestela, egungo egoera aldatzetik urrun izanen gara, eta euskaldunok bigarren mailako herritar izaten jarraituko dugu, ez dugu euskaraz bizitzeko eskubiderik izango. Euskarak, biziraungo bada, lehentasuna behar du bere herrian, eta hori ofizialtasunaren eta kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabearen bidetik baino ez da etorriko.
Honenbestez, Vascuencearen legea pikutara bidali eta herri euskaldunari hauspoa emango dioten hizkuntza politika burujabeak aldarrikatzeko EHEtik deituko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak.
Abenduaren 15ean bertan jendarteratuko dugu aipatu legearen inguruan EHEk egiten duen hausnarketa.
Euskalherrian Euskaraz denuncia una vez más la ley actual del euskara que hace que los euskaldunes seamos ciudadanos de segunda en Nafarroa. Porque queremos vivir en euskara, tenemos que modificar esta nefasta ley del euskara. Acude el 15 de Diciembre a las convocatorias de protesta que hemos organizado para exigir el cambio de dicha ley.
Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Iruñean, 2011ko abenduaren 9an
Etiquetas:
Hizkuntza politikoa burujabea
Izan, egin, eragin
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.
martes, 6 de diciembre de 2011
domingo, 4 de diciembre de 2011
Uskararen aldeko manifestua
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2011
Urtebetetze festa da gaurkoa. Hemendik 10 egunera 25 urte beteko ditu hain maite dugun Vascuenceren legeak. Gure lege maite honek Nafarroa Garaia 3 zatitan banatu zuen, eremu euskaldun, español eta mistoa sortuz. Legearen bigarren atalean argi azaltzen den moduan, euskararen errekuperazioa, garapena eta babesa bermatu behar du, euskara nafar herritarron hizkuntza den aldetik. Berriz ere agerian geratzen da teoriak praktikarekin bat ez datorrela.
Murrizketak hain ugariak diren garaiotan, ez da harritzekoa euskararen alde lan egiten dutenen aurkako eraso ekonomiko zein politikoa; hurrengo urtetik aitzina bai euskaltegiei, bai euskal hedabideei eta bai euskararen aldeko kanpainei orainarte eskainitako dirulaguntzak nabarmen eginen du behera, hainbat kasutan ezerezean geratzen delarik.
Euskal hizkuntzarako garai txarrak datozela aurreikus badezakegu ere, gaur ez gara negar malkoetan itoko. Izan ere, bi aldarrikapen mota egin daitezke gaurko egunean. Bata, arestian aipaturikoan eta pesimismoan datza; agintarietaz kexu egitea da, “ley del vascuence”, diru-murrizketak eta antzeko bidegabekeriak salatuz. Bertzea, gure buruari begiratzean datza, hausnarketa eginez. Lehenengo diskurtsoa entzunda dugu sobera, beraz bigarrenaren haritik joko dugu. Gauza anitz hobetzeko badugu ere, ez dugu hain gaizki egin:
Jakin badakigu gure arbasoen hizkuntza errekuperatzea ez dela eginkizun erreza. Luze den bidea dugu aurretik. Uskara erronkariar karriketatik desagertzen hasi eta guztiz desagertu arte denbora anitx behar izan zen modu berean, erronkariar karriketan berriz uskararen zantzu batzuk entzutetik guztiz uskaldun bilakatu arte denbora ugari beharko dugu.
Hala bada, gaur xei eta dantza eguna da, eta ez kexatzeko eguna. Ahantzi ditzagun behingoagatik diskurtso pesimistak eta ekin diezaiogun uskara ibiltzera, erabiltzera eta berrerabiltzera, hau gastatzeko beldurrik izan gabe.
Estornes Lasak bere bertsoetan jaso zuen moduan,
“Erronkari-ko uskara il zeiku,
bai, baia, ibaxaren arima piztu da,
Ezkaurreko peña guzutik
kan dabila mundu guzutik,
ipuin kau, keben, kor eta kan,
ikasiren dokezu kantatan.”
El Euskara poco a poco va abarcando el terreno que le fue arrebatado. Sabemos que recuperar el habla de nuestros antepasados no es una tarea fácil, es un camino largo y fatigante, pero no por esto nos tenemos que venir abajo: desde que el uskara empezase a desaparecer hasta que lo hizo completamente pasaron muchos años, del mismo modo que desde que se empieza a escuchar un mínimo de uskara en las calles roncalesas hasta conseguir un entorno totalmente euskaldun necesitaremos muchos años.
“SE NOS HA MUERTO EL USKARA RONKALIAR,
SI, PERO, EL ALMA DE VALLE SIGUE VIVA;
DESDE LA PEÑA DE EZKAURRE
SE EXTIENDE A TODO EL MUNDO.
ESTE CUENTO, AQUÍ, ALLÍ Y MÁS ALLÁ
APREDERÁS A CANTAR.”
Izaban, 2011ko abentuaren 3a.

Euskararen aldeko manifestua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)