2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Euskaraz bizitzea, gure eskubidea



Bi urte baino gehiago pasa dira 2010 urteko maiatzean Iruñeko karriketan euskaraz bizi nahi dut aldarria entzuten hasi zenetik. “Lehenik euskaraz bizi nahi dut txartela eskuetan Iruñeko alde zaharra zeharkatu zuen lagun batek, herritarren besarkadak eta babes beroa jasoz. Egun batzuk beranduago, maiatzaren 15ean, milaka herritarrek euskaraz bizi nahi dut ideiarekin bat egin eta harro erakutsi zituzten aldarri hori idatzita zeukaten txartelak, inoiz Iruñean euskararen alde egin den manifestaldirik jendetsuena osatuz” esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul

“Honela, Iruñeko manifestazio hartatik bi urte eta erdi pasa direnean, abenduaren 1ean, berriz ere, euskaraz bizitzeko gure nahia agertu eta euskaraz bizitzeko aukerak eskatuko ditugu, oraingo honetan Donostian eta Euskal Herriko gainerako herritarrekin batera. Izan ere, euskaldunok hiztun komunitate bakarra osatzen dugun heinean, euskara normalizatzeko, hizkuntza-politika bat eta bakarra behar dugu botere publiko eta pribatuengandik, behingoan euskaraz bizitzea ahalbidetuko digun hizkuntza-politika eragingarria”.Bilbaok. 


Dos años han pasado desde que nos juntamos en las calles de Iruña reivindicando nuestro derecho a vivir en euskara y de nuevo, el 1 de diciembre, nos juntaremos otra vez en Donosti  recordando que  todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskalherria queremos seguir viviendo  y comunicandonos en euskara.



No hay comentarios:

Publicar un comentario