Kaixo, lagunok!
Erronkaribarko AEK Euskaltegitik eta Euskara Zerbitzutik
ikasturte honetako lehenengo Asteazken euskaldunerako gonbitea
luzatu nahi dizugu. Hitzordua azaroaren 21ean izango da,
asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Errota
elkartean. Aspaldiko partez berriz ere elkartu eta mingaina dantzan
jartzearekin batera, Hutsun txalaparta taldearen kontzertu
didaktikoa gozatzeko aukera izango dugu. Horren ondoren, afari
autogestionatua egingo dugu.
AEK eta Euskara Zerbitzuaren irudikoz, Asteazken euskalduna ezinbesteko
tresna da euskara ikasten ari direnei bere ikas-prozesuan laguntzeko. Izan ere,
eskola orduetatik kanpo mintzapraktika egiteko aukera bat eskaintzen die. Baina,
beste alde batetik, euskara
erabiltzeko eremu hauek sortzea ere baliagarria bada ibarreko euskaldunok
harremanetan jarri eta gure hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko.
Horregatik guztiagatik, horretan parte hartzera animatu
nahi zaituztegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario