Maiatzaren hogaitalau
Egun haundia da Burgin
Uskarari omenaldia
Besta egunarekin egin
Uskararen egoera
Len zena ilun ta zikin
Galdurikan gure uskara
Zenbat negar eta samin
Euskalzaleei eskerrak
Hobetu dugula behinpin
Ezerezetik bidea
Idekia dugu fin-fin
Bide hortatik jarraitu
Dezagun guk elkarrekin
Uskara ibarran sendo
Berriro loratu dadin
Eguna ongi hasteko
Gala bat dugu gosari
Oltzara igo berriak
Hainbat sasi bertsolari
Euskal dantzetan aditu
Diren 11 dantzari
Ta haur eskolako danak
Maritxurena kantari
Holako prestotasuna
Uskararentzat opari
Zorionik beroenak
Antolatzaile denari
Gure saio akitzeko
Entzule anima hadi
Ozen oihuka dezagun
Ireki borta euskarari
No hay comentarios:
Publicar un comentario