2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

domingo, 26 de octubre de 2014

Auzolanaren Edertasuna



Poliki goaz. baina Polit-ki. Politta geratzen ari da etxea, politta larunbat goizetan egiten ari garen lan eta irri andana.

ERrOnkari ekin diogu Erronkarin. Jada ia hilabete burdinezko eskeletoa jantzi geniola gure sentitzen ditugun aho eta birikei. Teilatua konpondu, paretak atondu, bazter guziak aldrebestu; hori guzia aho horri indarberritutako ahotsa emateko eta birika horiei haize berria emateko. Hauts gehiegi pilatua baitzen zokoetan eta hori ez zen sartzen gure amets zoroetan. Bazterrak nahasteko, harnasteko iaioak baikara. Negua iristear da, eta etxeari azala ere txuritu zaio, zaigu; besarkatzeko ohiukatzen duten abestiak tatuatzen ditugularik horma irregularren arrailetan. 

Ez bagara zenbakizaleak, Printze txikiaren filosofiaren aurkako diren horiendako argibideak, zenbakitan itzulia: 5 asteburu, 5 hamaiketako goxo, 40 ordu, 2400 segundo; 15 bat buru, 30 bat esku, 300 bat hatz eta beste hainbeste behatz. Ileak... gure gogo eta indarraren kopuruaren parera (burusoil asko ez dago!!). 20 bat pareta, 2000 bat teila, 5 kg hauts. 
 "Onduline!!", "Escombros!", "Aldaketa nahi duzue?", "Kontuz!!", "Brotxetak!!!!" eta larunbateko errutina bihurtu diren beste hainbat kontuk... Ez dute preziorik.

Anitx esker teilatura igotzeko alferkeria alde batera utzi duzuenoi eta laguntzeko prest egon den guziari"

Oihane Garmendia

No hay comentarios:

Publicar un comentario