2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 20 de marzo de 2015

KORRIKA 19.aren hasiera

Aldudeko haranera hurbildu ahala, motxilaz lagundutako kuadrillak bide bazterrean autobusaren zain, leporaino betetako autoak, eta irribarrea haien eta gure ezpainetan: «Hauek ere Korrikara doaz!». Ez ezagututa ere, agur egiten diogu elkarri. Ondarroatik datoz, eta Bilbotik, Azpeititik, Sakanatik, Lizarratik... Eta karrika estuek zabal hartu dituzte denak.

Besta giroan iragan da eguna, paraje hauetan ohikoa denez kantari eta dantzan, eta guztiek batera erran dute: «Bagaza!». Eta guztiek batera frogatu dute duela urte batzuk erokeria handi bat zirudien arren, hemen gaudela. «Euskaraz bizitzera bagaza!» egin dute oihu.


Herria jendez lepo dago eta zaila da agertokira ailegatzea ekitaldia ikusteko. Pasillo bat ireki dute herritarren artean zintekin, bertatik aterako da lasterketa eta lekua egin behar zaio. «Euskaldunok euskaraz komunikatzea gauza normala bilakatu behar dugu», aldarrikatu du AEKren ordezkaritzak oholtzatik. «Ez dezagun gal eskualdun egiten gaituena!». Aurreskua lekukoari, txalo beroen indarrez. Asier Amondo Korrika arduradunak harrotasunez erakutsi du ikurrina lepoan daraman makila preziatua. Eskuz esku Bilbora arteko bidea eginen duen mezua sartu dio xuabe-xuabe, eta emozioz beteta astindu du berriz, animo artean.



Orduan, Peio Iputxa eta Laida Etxemendi AEK-ko irakasleak eta lehenbiziko lekuko eramaileak goititu dira oholtzara. Oraindik bostak jotzeko bi minutu falta dira, baina jada saltoka ari dira, gogoari ezin eutsiz. Kalean, jendea ere hala dabil, Korrikaren kantaren erritmora, bakoitza bere urratsak gehituz norabide berari, eta, Maddalen Arzallusek kantatu bezala, ametsei bide emanez urrats berri bakoitzean. Momentu hartantxe pentsatu dugu: hala, norabide berean joanez gero, munduari itzulia egiteko gai izan bagara, zer ez ote dugu egiten ahalko?


Altxaferoekin batera abiatu da lasterketa, ikasleek egindako zigante (erraldoi) handi eta ttikiak tartean direla, baita Anhauzeko joaldun basajaunak eta Amikuzeko joaldunak ere. Han daude, kamiseta berdeak soinean, baxoa euskaraz eskatuz, makina bat gazte. Eta aurten, jai eguna aprobetxatuz, lehendabizikoz Korrikaren hasieran diren Azpeitiko neska-mutilak, goizean etorri eta egun pasa ederra egin dutenak. «Ez genuen espero hainbeste jende etorriko zenik. Denetik dago: gazte, ume, adineko... Oso herrikoia da», adierazi dute.




Kebenkoren ordezkariak ere Urepelen egon dira  Korrikaren 19.ri bultzada emanez.


Urepeletik  EKIALTEra abian dago  Korrika !!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario