2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 11 de marzo de 2015

KORRIKA 19.ren Kanta

DENOK KORRIKARA!



Euskara da kanpora ta denok Korrikara,

O Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadoren babesean emanen du lehena.

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! (ber)
Euskara da kanpora ta denok Korrikara.

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denok harro gagozen.
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe orok laster goazen

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika….

Euskaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika….

Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika….

Batzuk herriaz oroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berez ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.


Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! (ber)
Euskara da kanpora ta denok Korrikara.

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! (ber)
Euskara da kanpora ta denok Korrikara.


Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! (ber)
Euskara da kanpora ta denok Korrikara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario