2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

lunes, 19 de diciembre de 2016

Neguko Solstizioaren Sua

Neguko solstizioa, udakoa bezalaxe, sutearen inguruan ospatzen zen. Eguzkiak natura berpizten duen moduan, suak ere, momentu berezi batzuetan, eguzkia, pertsonak eta animaliak berpizten ditu. Suteen helburua ez da bakarra edo berdina leku guztietan, baina adituen arabera indar magikoa bilatu ohi da, eguzkia bere bidea jarraitu dezala.

Aitzinean sutea baserrian egiten zen ere. Gabon deitzen zioten gau berezi horretan erretzen zen gabon-subila. Enbor honek propietate bereziak zituela esan ohi da. Horregatik abenduaren 24ko afaria enbor horren suarekin sukaltzen zen.



Baina sutea piztea ez zen nahikoa. Batzuetan sua gau osoa mantendu behar zen; bestela urte horretan etxeko baten heriotza gerta daiteke. Beste lekuetan gau honetan pizten zen sua urteberria arte piztuta egon behar zela esaten zuten.

Herri askotan, sutea egin eta hurrengo egunean, abere guztiak pasatu behar ziren erabilitako enborraren gainetik, edo geratzen diren hautsen gainetik, animaliak babesteko. Hauts hauek izaki txarrak urrun mantentzen dituzte. Propietate bereziak zituenez, urtean zehar ekaitza bat zegoenean, enbor hori berriro sutera bidaltzen zuten, etxea babesteko.

El solsticio de invierno se celebraba en torno al fuego. Hogueras en los montes, troncos que ardían toda la noche en los hogares. Erra la fuerza mágica del fuego que quería dar vida a la naturaleza dormida y a todos los seres vivientes. Llegaban los días más cortos del año. y  el calor del sol se debilitaba con las largas y frías noches del invierno.



El ser humano porque quería seguir gozando  de la protección del astro rey, encendía en el hogar ese tronco mágico que daba vida a los buenos deseos, que destruía los maleficios y hechizos, que evitaba las enfermedades que aquejaban a las familias y  que también protegía  los cultivos y ganados de plagas y epidemias.  


La ceniza del subilaro, de aquel tronco quemado, además de ser esparcida por las cuadras, los campos y bajo los aleros de las casas, se conservaba en los hogares  para garantizar la salud de toda las familia, que durante la noche de Navidad, se había reunido alrededor del calor del tronco que lentamente se consumía en el hogar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario