ESKER ANITX LARRAINE
Jean Marc Bengoetchea Jauna, herriko auzapeza, eta ekitaldi honetara etorri
zareten Larraineko guziak, eguerdion eta izan onki.
Zuek prestatu diguzuen harrera hau
Kebenko Elkartearentzat ohore handi bat denez, Erronkariar guzien partetik
esker anitx.
Aurten, Kebenko Elkarteak XV. Espartinen Martxaren antolaketa burutuz Larraineraino
oinez etorri ziren enarak omendu nahi izan ditu. Erronkariar gazte haiek
Betzula eta Arrakagoiko lepoak zeharkatu ondoren, Larrainera eta Santa Grazira
jaisten ziren eta hurrengo kamio zaharretan Maulera abiatzen ziren. Xiberuako
hiriburuan neguko hilabeteak pasatzen zituzten espartinen lantegietan.
Nahiz eta urteroko joan etorri haiek amaitu, garai haietako oroimenak
guregan bizirik daude eta gaur oroigarri bat emanez, Larraine eta Santa Graziko
jendeak enarei emandako laguntza eskertu nahi dizuegu. Esker anitx emandako
laguntzatik
Bide batez Erronkari eta Larraine herrien arteko
loturak indartu nahi genituzke eta hemendik aurrera zubiak eraiki gure
harremanak hurbilagoak izan daitezen.. Banatzen gaituzten Pirinioetako
harresiak apurtu behar ditugu, elkartzen gaituzten lokarriak lotuz. Hala bedi !!!
Fuimos recibidos en el Ayuntamiento de Larraine donde fuimos obsequiados con un pequeño lunch. Kebenko además de agradecer al pueblo de Larraine la atención y ayuda que prestaron a los golondrinas que venían de Uztarroze y Zaraitzu, animó al ayuntamiento a establecer relaciones culturales con Erronkari. Con motivo de la celebración de la XV. marcha de la Espartina, Kebenko hizo entrega de una placa conmemorativa al pueblo de Larrain.
No hay comentarios:
Publicar un comentario