ORAIN, ZURE TXANDA DA.
USKARAZ BIZI !!!
Dinamikaren funtsa jendarte
mugimendu zabala eratzea da. Euskaraz bizi nahi duen orok lekua du dinamika
honetan. Eta nahi duen espresio edo agerpen mota erabiliz egin dezake ekarpen
hori. Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, jadanik euskaraz bizitzeko hautua
egin dugunak eta geure egunero jardunean hori praktikan jartzen dugunak.
Hori,
askotan geratu zaigu agerian. Hortaz, gutako bakoitzari adierazi nahi diogu ez
dagoela bakarrik. Euskaraz bizi nahi duen jende guztiaren bilgune izan nahi du
dinamika sozial honek.
Norbanakoez
harago ere, gizartearen arlo desberdinetan lanean ari direnei ere Kontseiluak
egindako hausnarketa aurkeztu eta dinamikan parte hartzea proposatu zaie eta
halaxe egingo zaie aurrerago ere.
Modu
horretan, hezkuntza arloa, alor sozio-ekonomikoa, espresio artistiko
desberdinak etab. dinamika honetan txertatuko dira.
Garai
berri hau euskararen garaia izango dela bermatu behar dugu denon artean. Orain
herritarron aukera da, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko erabaki sendoa
erakusten badugu, euskaraz bizitzeko baldintzak lortuko ditugu, eta berandu
baino lehen euskaraz biziko gara, herri hau euskaraz biziko da.
Apirilaren 25an, Anaitasunean duzu zita !!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario